JOSE MARÍA IRIBARREN KIROLDEGIAREN INGURUKO KIROL PISTAREN KANPOALDEA EGOKITZEKO LANAK
Aurrekontua: 33.796,84 €
Enpresa esleipendunak: CONSTRUCCIONES Y EXCAVACIONES ERRI-BERRI S.L.
Proiektugileak eta laguntzaileak: Pablo Basterra. IMPAR Arquitectos; Kiroleko Alorra
Udal-arduraduna: José Ignacio Alfonso, Udaleko arkitektoa.
Kokapena: Ermitagaña
Posta-kodea: 31008
Hona Ermitagaña auzoko Jose María Iribarren kiroldegiaren inguruko kirol pistaren kanpoko aldea egokitzeko lanen funtsa: egoera txarrean zegoen euskarri bituminosoa konpontzea, pitzadura asko eta oso zabalak zituelako, eta haien barnealdeak lurrez eta zikinkeriaz beterik zeudelako. Garbiketa-lan orokor bat egin dute, eta saneamendu-lanak arrakaletan, eta gero mastikaz bete dute, zoladura gainezkatua eta lisoa utzi arte; lan horretarako, lantza termikoa duen makina bat erabili da. Ondoren, jolasgune osoa pintatu dute pintura ez-labaingarriarekin eta joko-zelaiko saskibaloien marrak marratu dituzte. Halaber, saskibaloiak desmuntatu, konpondu eta berriz ere instalatu dituzte. Orobat, hormigoizko zola erabilita, kiroldegiaren inguruko espaloiaren parte bat konpondu dute, inausketa-lanak eta tokia legar konpaktuez betetzekoak egin ostean. Jarduketari buru emateko, kirol-motiboez osatutako mural handi bat pintatu dute kiroldegiaren fatxada osoan.