MANTENTZE-LANAK HARRESIETAN, ZIUDADELAN ETA BARRUTI GOTORTUAN
Aurrekontua: 144.000,00 €
Enpresa esleipendunak: CONSTRUCCIONES ARANGUREN SAU eta CONSTRUCCIONES LEACHE, SL
Proiektugileak eta laguntzaileak: -
Udal-arduraduna: Jose Ignacio Alfonso Pezonaga, Udaleko arkitektoa; Susana López Andueza, Udaleko arkitekto teknikoa
Kokapena: Iruñeko Ziudadela eta barruti gotortua
Posta-kodea: 31000
2014. urteaz geroztik, harresietan mantentze-lanak egiten ari dira horretarako deitu diren lehiaketetan esleipendun suertatu diren enpresak. Honako hau da mantendu eta kontserbatu beharreko esparrua: harresi-multzoa, Iruñeko Ziudadela eta Iruñean barnako Arga ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubiak. Hona egindako jarduketa nagusiak:
- Harresien eta Erdi Aroko zubien elementu guztiak landarez eta landare-ekaiez garbitzea.
- Orbanak eta pintadak kentzea harresietako paramentuetatik.
- Harresi-multzoa kontserbatu eta mantentzea.
- Kalteturik dauden hargintza-elementuak edo adreilu-fabrikak konpontzea.
- Igeltserotzako lan txiki osagarriak egitea.
- Mantentze-lanak harresietan, Ziudadelan eta barruti gotortuan.
Construcciones Aranguren SAU enpresari esleitu zizkioten 2018 eta 2019. urteetan harresietako mantentze-lanak, enpresa hautatzeko egin zen hirugarren deialdian. Enpresak ezin izan ditu lanak burutu, 2019az geroztik hartzekodunen konkurtsoan dagoelako. Nolanahi ere, 2019ko azken bi hilabeteetan Leache SL enpresak egin ditu lanik premiazkoenak. Hona 2019an zehar egin diren lanik garrantzitsuenak:
- Eraikin singularreko lubanarroak: Aldamioa jartzea, landaretza kentzea, harlanduzko hormen edota harri-hormen junturak eta paramentuak garbitzea, falta diren harriak jartzea eta bateratze-lanak egitea hala lubanarroetako hormetan nola perimetro-kareletan. Lan horiekin batera, Armada etorbidearekiko ezponda egokitu dute eta ereintza-lanak egin dituzte aipatu ezpondan eta lubanarroan.
- Ziudadelako horma Armada etorbidean: Landareak kentzea eta horma-atalaren junturak berdintzea sarrera nagusitik Armada etorbidearekiko bidegurutzeraino.
- Jauregiko lorategien horma baxua: garbiketa-lanak eta behe-hormako junturak berdintzekoak egiten jarraitu dute Jauregiko lorategietan eta goi-plataformara doazen eskaileretan (alboko hormak eta zoladura-lauzetako junturak berdintzea).
- Ingurunea eta Frantziako Portalea garbitzea: Frantziako portalearen ondo-ondoko ingurunetik landareak kentzea.
- Ziudadela barruko lanak: Landaretza kentzea eta junturak puntualki berdintzea kasernen aurrealdeko horman. Drainatze-ebakuazioko gargola bat ordeztea. Hustubideetako saretak garbitu, konpondu eta birjartzea. Landaretza kentzea Mistoen eraikineko kontrahormetan eta kasamatara doazen tuneletan.
- San Bartolome Gotorlekua: Landaretza kentzea eta junturak puntualki berdintzea barne hormetan.
- Ziudadelako kanpoaldea: Landaretza kentzea Ziudadelako horma-ataletan, San Anton bastioiaren hondakinetatik Laguntza Atera iristeko zubiraino. Landaretza kentzea Garaipen bastioiko hondakinetan, Armada etorbideko eremuan.
- San Domingo eta Zamargileen aldapa: Landaretza kentzea harlangaitz-hormetan eta junturak puntualki berdintzea.
- Eroritako harlauzak birjartzea Ziudadelako lubanarroetara Armada etorbidetik sartzeko arrapalan.
- Ezkaba erako harlanduak jartzea Barbazana pasealekuaren pretila igotzeko, Andre Maria Erreginaren plazako eskaileren eremuan.
- Ziudadelako Arma Aretoa: Lehen solairuko zurezko bi habe nagusi ordezteko lanak. Aurrez behe solairua eta lehen solairua zurkaiztu zituzten eta habe kaltetuak desmuntatu. Halaber, bi gapirio sendotu dituzte Arma aretoko behe eta lehen solairuetan.