BUZTINTXURIKO KIROL-INSTALAZIOAK: KIROL ANITZEKO PISTA

BUZTINTXURIKO KIROL-INSTALAZIOAK: KIROL ANITZEKO PISTA

Aurrekontua: 25.913,36 €

Enpresa esleipendunak: KOMPAN

Proiektugileak eta laguntzaileak: Javier Lasarte Castiella

Udal-arduraduna: Raquel Pérez Villanueva, Udaleko arkitekto teknikoa

Kokapena: BUZTINTXURIKO PASEALEKUA, OSASUN ZENTROKO ATZEALDEA

Posta-kodea: 31012

Kirol anitzeko pista bat instalatu dute, 12 x 24 metrokoa, Osasun Zentroaren ondoko espazio librean, zehazkiago, Buztintxuriko pasealekuaren, Santos A. Ochandátegui kalearen eta Gipuzkoako etorbidearen ingurunean. Pista altuera ezberdineko paneletan jarritako altzairu galvanizatuzko barra bertikalek osatzen dute, 1 metrokoak erdiko alboetan, 2 metrokoak ertzen aldean eta 3,69 metro bitartekoak aurreko aldean, saskien inguruan; horrela, baloiak pistatik kanpo irtetea eragozten da.

Hesia osatzeko, altzairuzko tutuak jarri dituzte, halako moduz non pilotak ezin baitira atera perimetrotik kanpora, baina jokoaren garapena eroso ikus baitaiteke. Modu horretan, babesturik daude hala ikusleak nola instalazio ondotik pasatzen diren pertsonak. Tutuen diseinuak kolpeei aurre egiten die eta ingurunean estetikoki integraturik dago; ez du ematen horma bereizle baten sentsazioa eta loturetan zarataren kontrako sistema bat dauka, inpaktu baten ostean egon daitekeen bibrazioaren eragozle. Orobat, hesiaren gainean saskibaloiko saskiak jarri dituzte eta haietan txertaturik, futboleko eta eskubaloiko ateak. Lan hau egiteko, kontuan hartu dira auzotarren elkarteek Herritarren Partaidetzako Alorraren bidez egindako proposamenak.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >