ITURGINTZA-LANTEGIA ZAHARBERRITZEKO LANAK KOMUNITATE-POLIZIAKO BULEGOETARAKO

ITURGINTZA-LANTEGIA ZAHARBERRITZEKO LANAK KOMUNITATE-POLIZIAKO BULEGOETARAKO

Aurrekontua: 89.713,39 €

Enpresa esleipendunak: Erki Construcción Sostenible, SL

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Udal-arduraduna: Soledad Castiella Ramírez, Udaleko arkitektoa. Rakel Arbizu Armañanzas, Udaleko Arkitekto Teknikoa

Kokapena: Iratxeko monasterioaren k., 2

Posta-kodea: 31011

Hona proiektuaren xedea: Iratxe Monasterioko udal-eraikinaren lehen solairuko iturgintza-lantegi zaharra eraberritzea eta bertan komunitate-poliziaren bulegoak jartzea. Egun, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko bulegoek, La Pamplonesa bandaren entsegu-lokalek eta erabili gabeko gune batzuek okupatzen dute lehen solairu hori. Lokala oso altua da, eta ez zeukan ez berokuntza-instalaziorik ez datu-sarerik. Kanpoko arotzeria altzairuzko profilek eta beiratze soilek osatzen zuten.

Egindako esku-hartzeak nagusiki instalazio egokiez hornitu du tokia, klimatizazio, berokuntza, argiztapen eta datu-sareaz bezainbatean, betiere aplikazio-araudiarekin eta energia-eraginkortasuneko irizpideekin bat. Hona egindako jarduketak:

- Kanpoko arotzeria berriak paratzea, zubi termikoaren hausturaz eta kristal bikoitzaz.

- Lokaleko inguratzailea osorik isolatzea, kartoi-igeltsuko trasdosatuen bidez eta 7 cm-ko lodierako isolamendua jarrita.

- Sabai aizun erregistragarria paratzea, eta bilera-areto bat kristalezko manparen bidez egitea. Gainerako espazioa libre utzi dute.

Lokalak argi naturala jasotzen du ipar-fatxadatik eta korridoretik luzetarako leiho batean barna. Jarduketa-eremuak 75 m² jotzen du guztira.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >