I. ZABALGUNEAREN BERRURBANIZAZIOA – NAVAS DE TOLOSA KALEA

I. ZABALGUNEAREN BERRURBANIZAZIOA – NAVAS DE TOLOSA KALEA

Aurrekontua: 1.044.414,17€

Enpresa esleipendunak: Obras Especiales Edificación e Infraestructuras, S.A.U

Proiektugileak eta laguntzaileak: ECSA ENGINYERIA S.L.P. eta JOKIN SANTIAGO ELORRIAGA;

Udal-arduraduna: Jose Ignacio Iribarren Berrade, Udaleko arkitektoa; Ana Suescun Erro, Udaleko arkitekto teknikoa.

Kokapena: Navas de Tolosa kalea.

Posta-kodea: 31002

Proiektuak Navas de Tolosa kalea berriz urbanizatzeko lehen eta bigarren fasearen finkapena garatu du, Yanguas y Miranda kalearekiko elkargunetik Tres Reyes Hoteleko biribilgunera bitarteko tartean. Honako jarduketa hauek hartu ditu proiektuak: espaloiak zabaltzea, lorategietako guneak handitu eta hobetzea, bi noranzkotako bidegorri bereizia sortzea eta egoteko, harremanetarako zein jolasteko gune berriak sortzea.

I. ZABALGUNEAREN BERRURBANIZAZIOA – NAVAS DE TOLOSA KALEA

Proiektuaren helburua ardatz bat sortzea izan da, zeinak, loturazko eta banaketazko funtzioaz harago, diseinu gizatiarra eta erosoa gehituko baitio inguruneari, herritarrei ingurune berde eta atsegin batean egoteko eta bertan ibiltzeko gonbit eginez.

Antolamendu-proposamen berriak ostera doitu ditu trazadurak, bidegorriaren jarraipena leuna eta intuitiboa izan dadin, bidegorria baita Navas de Tolosa eta Taconera kaleen artean sortutako luzera-ardatzaren osagai egituratzailea. Sekzio-mota berria ezarri da Navas de Tolosa kalean: galtzada 7 metrora estutu da eta 2,5 metroko bidegorri bereizia txertatu dute. Sekzio berriak finkatu egin du duela urte pare bat irabazitako oinezkoen gunea. Garraio publikoaren maniobratzeko gaitasuna eta zirkulazio egokia bermatzeko beharra dela medio, 8 metrora zabaldu dute Sarasate pasealekuaren eta Parlamentuaren arteko galtzadaren zabalera. Izan ere, kale hau garraio publikoak bakarrik erabiltzekoa da, 4 geralekuekin.

I. ZABALGUNEAREN BERRURBANIZAZIOA – NAVAS DE TOLOSA KALEA

Alde Zaharraren eta Lehen Zabalgunearen arteko zeharkako lotura errazteko xedez, oinezkoen pasabide berri bat txertatu da Rozalejoko Markesaren kalea Alde Zaharrarekin lotzeko, eta oinezkoen beste bi pasabide zabal birdefinitu dira: horietako bat Nafarroako Parlamentuaren irteeran kokatuta dago, Sarasate pasealekurantz, eta, besteak Chinchilla Jeneralaren kaleari jarraipena eman dio.

Tres Reyes hoteleko biribilgunerako sarbidean, bidegorria eta errepidea banatu dira: bizikletak espaloi-mailara igo dira eta trazadura seguru batetik igarotzen dira biribilgunetik, autobusen geralekuaren atzetik, parterre eta berdeguneen lerro batek babestuta.

Proiektuak Navas de Tolosa eta San Gregorio kaleen arteko sarbideko eskailerei ere heldu die: Eskailerak VIV/561/2010 Aginduaren irisgarritasun-irizpideetara doitu ditu proiektuak, eta ibilbideak zein trantsizioak leundu eta hobetu ditu.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >