HEGOALDE IKASTOLA IKASTETXE PUBLIKOKO ESTALKIA

HEGOALDE IKASTOLA IKASTETXE PUBLIKOKO ESTALKIA

Aurrekontua: 322.444,22 €

Enpresa esleipendunak: CONSTRUCCIONES LACUNZA HERMANOS, SL

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Udal-arduraduna: Fermín Ibarrola Labiano, Udaleko arkitektoa Rakel Arbizu Armañanzas, Udaleko Arkitekto Teknikoa.

Kokapena: Sebastián Albero k. 2, behea

Posta-kodea: 31006

Obra Hegoalde Ikastolako frontoian estalki bat paratzean datza. Hona egindako erreforma-lanak: frontoiaren estalkia eraikitzea, babes-markesina bat eta fatxada berriak egitea. Picea Abieseko GL28h zur ijeztuko egituraz egin da estalkia, 3.1 motako tratamenduaz eta R30ko su-erresistentziaz. Pieza nagusia 13 m-ko garaiera libreko 6 portiko bidez egin da, beraien artean 7,40 m-ko tartea utzita. Portiko horiek frontoi-pistaren muga fisikoan bermatu dira, alde batetik, eta frontoiaren ezker horman, bestetik. Portikoak 16 cm-ko sekzioa eta garapen aldakorra (oinarriko 70 cm-tik goiko aldeko 170 cm-ra) dituzten zur ijeztuko pilare bikoitzen bidez egin dituzte; pilareak goiko habean txertatzen dira, hura ere 16 cm-ko sekziokoa eta garapen aldakorrekoa. Markesinako habea modu berean egin da, hau da portikoko pilareak bertan txertatu dira eta haren garapena aldakorra da markesinan malda bat sortuz. Markesinaren beheko aldea 3,25 m da.

Fatxada nagusi berriak itxidura bikoitza dauka: kanpoko aldean, 1 mm-ko lodiera duen R3T4 xafla mikrozulatua dago, labean lakatua; eta barneko aldean, 40 mm lodi den modulu-sistema autosostengatzaile bat, Sys-tem Piú zapal tankerakoa, panel zeharrargian. Zeharkako fatxada, erreboteari dagokiona, zur ijeztu pintatuko lametan eraiki dute. Frontoiaren eta babes-markesinaren estalkiak merkataritza-profileko altzairu-xafleko panelez egin dituzte, bi aldeetan aurrelakatuak daude, poliestireno estruituko nukleoa dute (80 mm lodi), M-1 mailan sailkatuta suaren aurreko erreakzioaz bezainbatean eta zur ijeztuko uhalen egitura gainean jarrita dago. Euri-uren ebakuazioa konpondu dute, frontoiarekiko luzetarakoa den erreten baten eta 2 zorroten bidez. Zorrotenak loturik daude ikastetxeko patioan dagoen euri-uren sarera. Instalazioa LED proiektoreko argiztapenaz hornitu dute.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >