BUZTINTXURIKO KIROL-INSTALAZIOAK: CALISTENIA

BUZTINTXURIKO KIROL-INSTALAZIOAK: CALISTENIA

Aurrekontua: 15.098,63 €

Enpresa esleipendunak: LACUNZA HNOS / MADERPLAY / AGAPITO

Proiektugileak eta laguntzaileak: Raquel Pérez Villanueva, Udaleko arkitekto teknikoa

Udal-arduraduna: PADERBORN PARKEA, F.J. Sanz de Oiza k. 88ren aurrean

Kokapena: Egulbati jaurerriaren k. 26

Posta-kodea: 31012

100 m2 gune honetan, barra finkoko multzo bat instalatu dute, Calestenia izenekoa; 6 zutoin ditu horma-barrarekin eta brakiadorearekin, eta erabilera independenteko 3 elementu: jauzi-zaldi bikoitza, abdominalak eta barra paraleloak 1.200 mm-ko altueran. Zutoin guztiak altzairu galvanizatuzkoak dira; haiei ainguratutako barrak ere altzairu galvanizatuzkoak dira, eta haien akabera poliester termogotortuko pinturaz egin da.

Gailuak fabrikazio sendo eta bandalismoaren kontrakoak dira, eta bide publikoan instalatzeko bereziki diseinatuak. Aukera ematen dute gazteek askotan praktikatzen dituzten kirol-modalitate berri honen barruko ariketak egiteko. Bertan kartel orokor bat jarri dute, erabilera-jarraibideekin, errotulazio grabatuaz, eta QR kode bat, zeinen bidez erabiltzaileak eskuragarri izanen baititu bere mugikorrean calistenia-jarduna puntu bakoitzean zertan datzan erakusten duten bideoak. Halaber, instalatutako elementu bakoitzak azalpenezko piktograma bat dauka, erabilera errazteko.

Helduek, gazteek eta 1,4 metrotik luze direnek erabiltzen ahal dute zirkuitua. Hona, besteak beste, erabilera-aholkuak: ariketak estazio bakoitzaren erdian egitea, erabiltzen ari diren gailuetatik 1,5 metro gutxienez urruntzea eta gailu bakoitzean pertsona bakar bat aritzea. Halaber, komenigarria da jarduten hasi baino lehen beroketa-lanak eta luzaketak egitea, minik edo nekerik sumatuz gero ariketa egiteari uztea, medikuari aurrez kontsulta egitea eta ahalegina bakoitzaren gaitasun fisikoaren eta abileziaren arabera egokitzea.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >