ETXABAKOITZEKO FRONTOIA

ETXABAKOITZEKO FRONTOIA

Aurrekontua: 42.807,44 €

Enpresa esleipendunak: GUILLÉN CONTRUCCIONES

Proiektugileak eta laguntzaileak: Impar arkitektura estudioa

Udal-arduraduna: Raquel Pérez Villanueva, Udaleko arkitekto teknikoa

Kokapena: Urdánoz etxe-multzoa, Liburutegiaren atzeko aldea

Posta-kodea: 31014

Frontoi bat eraiki da auzotarrek herritarren partaidetzaren bidez Etxabakoitzeko auzo-eztabaidagunean egindako eskaera bati erantzuteko. Hautatutako aldea barne patio finkatua da, eta bertan daude eremuko zerbitzu nagusiak, hala nola ikastetxe publikoa, liburutegia eta haur-eskola, hura berdegune batez horniturik. Espazio-mugak eta helarazitako eskaera kontuan harturik, non besterik gabe auzoko aisialdi aukerak handitzea eskatzen baitzen arauzko kirol-praktikarik gabe, lehenagotik kirol-pista gisara atondutako espazioa eta bertako argiztapena aprobetxatu dituzte, eta aurreko pareta bat eraiki dute, 9,50 m luze eta 5 m altu, alboko pareta batekin batera, zeina 5,30 m luze den eta haren altuera 5etik 3 m-ra jaisten doan

ETXABAKOITZEKO FRONTOIA

L forman eraikitako horma mural batez jantzi dute kanpotik inguratzaile gisara. “Rainbowland” (Ortzadarraren lurra) du izenburua eta Leire Urbeltz artista plastikoa da haren egilea; bertan auzotarren nahiak jaso dira, auzoak garapen oparoa izan dezan eta bertan sustatu daitezen hala elkarbizitza eta gizarteratzea nola Iruñeko alde honen iraupena, identitatea eta historia. Jolasgunearekin batera, banku batzuk paratu dituzte, horretan udal-biltegian gordeta zeuden Euskal Jai frontoi ohiko harlanduak erabilita.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >