Nafarroako Autismo Elkarteak piktograma bidez semaforoetan egindako seinaleztapena
Aurrekontua: 5.000,00 €
Enpresa esleipendunak: Nafarroako Autismo Elkartea (ANA)
Proiektugileak eta laguntzaileak: IHerritarren Segurtasuneko Alorra eta Mugikortasuneko Zerbitzua
Kokapena: Udalerri osoa
Posta-kodea: Guztiak
Iruñeko Udala elkarlanean ari da onura publikokoa deklaratutako Nafarroako Autismo Elkartearekin, zeinak autismo dutenen gizarteratzearen alde lan egiten baitu. 2013az geroztik, Autismo Elkartea Avilan abiatu zen asmo handiko sentsibilizazio-proiektua (#EntiendeTuCiudadConPictogramas) ari da hemen garatzen Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean; halaber, beste entitate publiko zein pribatu engaiatu dira proiektuarekin. Proiektu honetan piktogramak txertatzea sustatu dute, autismoa dutenei inguruko mundua ulertzeko lagungarri; hori horrela, piktogramak jarri dituzte eraikin askotan (ikastetxeak, haur-eskolak, kontserbatorioak, osasun-zentroak, kultur etxeak eta abar) eta hainbat motatako establezimenduetan (ostalaritzakoak, merkataritzakoak, farmaziak, merkatuak eta elikadura-dendak), baita kirolgune, autobus-geraleku eta abarretan ere.
2019an, Iruñeko Udalak piktograma bat jarri du hiriko semaforo guztietan, autismoa dutenek zuzen interpretatu dezaten semaforoen argi-kodea eta jakin dezaten oinezkoak noiz igaro daitezkeen (semaforo berdea) eta noiz ez (semaforo gorria).