Oinezkoen pasabideak egokitzeko plana

Oinezkoen pasabideak egokitzeko plana

Aurrekontua: 2.662,00 €

Enpresa esleipendunak: SUMA

Proiektugileak eta laguntzaileak: Koadernaketa eta serigrafiako udal-lantaldea eta Mugikortasuneko zerbitzua

Kokapena: Udalerri osoa

Posta-kodea: Guztiak

Mugikortasunari buruzko Ordenantzak ezartzen duenaren arabera, eragozpenak oro kendu behar dira oinezkoen pasabideen aurreko 5 metroetan gidarien eta oinezkoen ikusgaitasuna babesteko. Beraz, ezinbestean kendu behar dira galtzadako tarte horretan dauden ibilgailuen edo motozikleten aparkaleku-plazak, hiri-autobusen geralekuak, taxien geralekuak eta hondakinen edukiontziak. 2019ko azken hiruhilekoan eta Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantzak indarra hartu eta gero, premiaz jardun izan da Herritarren Segurtasuneko Alorraren seinaleztapen-kontratu bidez, Iturramako eta Arrotxapeko zebra-bideetan. Esku-hartzeetan, libre utzi dituzte autoak aparkatzeko erabiltzen ziren galtzadako guneak eta bizikletak edo motoak aparkatzeko euskarriak paratu dituzte, Ordenantzak baimendutako baldintzekin bat.

Oinezkoen pasabideak egokitzeko plana

Mugikortasuneko zerbitzuak, behin esku-hartze horien funtzionamendua aztertuta eta Mugikortasunari buruzko Ordenantzaren zioen azalpenari buruzko gogoeta eginda, plan bat taxutu du oinezkoen pasabideak egokitzeko, Ordenantzaren printzipioekin bat eta hiri-kalitatea hobetze aldera. Lehenbiziko pausoa esku hartzeko eredu baten diseinua enkargatzea izan da. Eredu horrek oinezkoen lehentasuna eta zirkulazioa benetan baretzea bermatu behar ditu, horretarako seinaleztapen eta balizamenduaz ez ezik hirigintzaz ere baliatuta, bai eta bide publikoan galtzadari ematen zaion espazioa mugatu oinezkoen guneen eta egonlekuen mesedetan eta gune horiei izaera hezitzaileaz jabetu Iruña hiri hezitzaile gisako estrategiaren barruan. Bi irtenbide mota hartu dira:

Oinezkoen pasabideak egokitzeko plana - “Berdegune gehiago gure hiriarentzat”: parterreak eta landaretza jakin bat landatu dira toki horietan, eta posible den kasuetan, tamaina handiagoko landareak, libre utzitako tokian dreinatze-sistema jasangarri bat instalatuta, ureztatu behar ez diren eta altueran gutxi hazten diren espezie egokituak landatzea ahalbidetzeko. Modu horretan, hiriaren kalitate estetikoa handitzeaz gain, ingurumen-kalitatea hobetu eta euri-uren drainatzea eta iragaztea errazten da. Hartutako irtenbideak, bestalde, bat datoz gure hirian klima-aldaketari egokitzeko abiatuko diren estrategiekin.

- “Toki gehiago oinezkoentzat”: Oinezkoendako azalera handitzean datza, liberatutako gunea oinezkoen pasabidean bertan txertatuta hura zabaltzeko eta jarraipena emateko “espaloiaurrea” balitz bezala. Pasabidearen aurreko 5 metro horietan erreia pixkanaka estutzea proposatzen du, gehienez 3 metro zabal jo arte; horrek ibilgailuak behartzen ditu, tartearen zabalera horretara egokitu behar direnez, abiadura nahitaez murriztera. Zenbait kasutan, espaloi estuak dituzten kaleetan bereziki, hiri-altzariak jartzea aurreikusi da oinezkoen guneetarako irabazitako galtzada-tarteetan.

Hartutako irtenbideak egokiturik daude dagoen kasuistikara (ilarako aparkaleku-plazak, bateriakoak...). Irtenbideek kontuan hartu dituzte, halaber desgaitasun fisikoa eta ikusmenekoa dutenen beharrak. Aukera dago, baita ere, motozikleten eta bizikleten aparkalekuak jartzeko, ez oro har, baina bai modu selektiboan. Datozen hilabeteetan, proiektu bat erredaktatuko da egin beharreko esku-hartzeetan aplikatu behar diren irtenbideak zehazteko, zeinak Oinezkoen pasabideei buruzko auditoretzaren arabera 2.107 baitira. Gero, horien exekuzioa lizitatuko da.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >