Esku-hartzeak Iturramako eta Zabalguneko zebra-bideetan

Esku-hartzeak Iturramako eta Zabalguneko zebra-bideetan

Aurrekontua: 45.284,60 €

Enpresa esleipendunak: Señalizaciones Goyo

Proiektugileak eta laguntzaileak: Herritarren Segurtasuneko Alorra, ikastetxeak eta Mugikortasuneko Zerbitzua

Kokapena: Iturrama eta II. Zabalgunea

Posta-kodea: 31007, 31008 eta 31004

Hona esku-hartzeen xedea: zirkulazioa baretzeko neurriak hartzea errepideetako zenbait bidegurutzetan, Iruña 30 Hiria plana egitearekin batera, zeina Herritarren Segurtasuneko Alorrak enkargatu baitu Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza aplikatzeko agiri-gida gisara, Iruña 30 Hiria bihurtzea xede nagusitzat hartuta. Abiatutako neurriek errei motordunen zabalera murriztu eta autoek zirkulazio-bideetako elkarguneetan egin behar dituzten biraketa-erradioak gutxitu dituzte, abiadura moteldu eta zirkulazioa baretzeko xedez. Horrez gain, galtzadaren parte bat oinezkoen espazioan txertatu da, eta, horrela, ikusgaitasuna hobetu dute eta denbora murriztu pasabideak gurutzatzeko. Halaber, Ordenantzarekin bat, ez dago aparkatzerik pasabidera iritsi aurreko 5 metroetan zirkulazioaren noranzkoan.

Intervenciones en Pasos de Peatones en Iturrama y Ensanche

Esku-hartze horien bidez zenbait irtenbide testatu dira,eta Iturraman zein II. Zabalgunean egindako jarduketak hiri osora zabaldu daitezke. Esku-hartze horietako asko eskolen inguruetan egin dituzte, horiek eremu sentikorrak direlako eta Udalak, lehenengo eta behin, hor konpondu nahi izan dituelako bide-segurtasuneko arazoak. Iturraman, segurtasuna hobetu dute oinezkoen igarotzeetan, ikastetxe batzuk dauden ingurune batean: Andrés Muñoz Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoa, Amaiur Ikastola, Claret Larraona Ikastetxea, Basoko BHI, Iturrama BHI eta Iturrama Ikastetxe Publikoa. Bigarren Zabalgunean, esku-hartze garrantzitsuak egin dituzte Monjardin mendiaren kalean eta ondoko kaleetako zenbait bidegurutzetan. Kasu honetan esku-hartzeak honako ikastetxe hauek ukitu ditu: San Ignacio Ikastetxea, Ninia Etxea Haur Eskola, The British School of Nafarroa, Kid´s Garden Monjardín Haur Eskola, Liceo Monjardín Ikastetxea eta Iruñeko Sagrado Corazón Ikastetxea.

Intervenciones en Pasos de Peatones en Iturrama y Ensanche

Bi alde horietan, zirkulazioa baretzeko estrategiekin batera, obra zibilak egin dituzte kasu batzuetan, eta hirigintza taktikoko esku-hartzeak beste zenbaitetan. Azken kasu horretan, oztopo-zutoinak eta berariazko seinaleztapen horizontala jarri dituzte egindako esku-hartze hauetan: galtzadaren zabalera murriztea eta zebra-bideetan edo autoak aparkatzeko lehen erabiltzen ziren pasabide aurreko 5 metroetan oinezkoendako gune aurreratuak sortzea espaloiez bezainbatean. Bigarren Zabalgunearen kasuan, oinezkoen erabilerakoak bilakatu diren galtzadako eremuetan esku-hartzeak ukitu dituen ikastetxeek jarri dituzte seinale horizontalak. Ikastetxeok azalera horien pintaketa diseinatu eta gauzatzeaz gain, kontzientziazioa bultzatu dute hala hirigintzaren eta bide-segurtasunaren arteko harremanaz nola ingurumen-kalitateaz eta, oro har, hiri-kalitateaz.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >