“Bizikleta Eskolan” hezkuntza-programa

Bizikleta Eskolan hezkuntza-programa

Aurrekontua: 64.450 €

Enpresa esleipendunak: Iruziklo; Cala y Pedal

Proiektugileak eta laguntzaileak: Herritarren Segurtasuneko Alorra - Udaltzaingoa; Mugikortasuneko Zerbitzua

Kokapena: Udalerri osoa

Posta-kodea: Guztiak

“La Bicicleta en la Escuela” es un programa formativo del Ayuntamiento de Pamplona dirigido a todos los centros escolares de la ciudad, tanto de educación Primaria (5º y 6º curso) como de educación Secundaria (1º y 2º de ESO), que se desarrolla a través de un Acuerdo Marco en el que dos empresas adjudicatarias imparten talleres a los centros y alumnado inscrito. El programa se implanta por cursos escolares, por lo que en el año 2019 se han impartido los talleres correspondientes al segundo y tercer trimestre del curso 2018-2019 y el primer trimestre del curso 2019-2020.

Programak aukera ematen die ikasleei hirian barna modu seguruan zirkulatzen ikasteko, arauekin bat eta haien eskubideak zein osotasuna bermatuz, bai eta bizikletak eta haien segurtasun-ekipoak egoera onean mantentzeko ere. Parte hartzen duen ikasgela bakoitzak hiru etapa hauetan egiten du ikas-prozesua:

- 1. fasea: saio teoriko bat ikasgelan eta saio praktiko bat patioan, kontratatutako lantalde teknikoak emanak.

Bizikleta Eskolan hezkuntza-programa

- 2. fasea: hirian bizikleta erabiltzeko bide-segurtasuna indartzeko saioa, Udaltzaingoak emana.

Bizikleta Eskolan hezkuntza-programa

- 3. fasea: kontratatutako lantalde teknikoak berriz ere ikasbideak ematen dizkie ikasleei kalean zirkulatzeari buruz ibilbide gidatu batean barna eta taldeka, betiere ikasleen segurtasun-baldintzak bermaturik.

Bizikleta Eskolan hezkuntza-programa

Lehenbiziko saioan ikasleei bizikleta eguneroko joan-etorrietan nola erabili erakusten diete eta jarraibideak ematen dizkiete segurtasun-neurri pasibo eta aktibo garrantzitsuen gainean hala autoen mehatxuetatik osotasuna bermatzeko nola oinezkoen osotasuna espaloietan eta bidegurutzeetan bermatzekoak (Mugikortasunari buruzko Ordenantza berriaren arabera, baimenduta dago espaloien gainean bizikletaz ibiltzea 14 urtera arte). Bigarren saio praktikoa eskolako patioan egiten da: ikasleak haien bizikletez edo programak utzi dizkienez abilezia-ariketak egiten dituzte, eta, ondoren, test bat gainditu behar dute kaleko ibilbide gidatuan parte hartzen ahal dutela ziurtatzeko. Bizikletaz ibiltzen jakin ez edo testa gainditzeko abilezia nahikorik ez dutenek indartzeko saio bat jasoko dute, taldearekin bat bide publikoan barnako irteeran aritzeko. Hirugarren saioan, Udaltzaingoak bide-segurtasunari buruzko beharrezko ezagutzak helarazten dizkie ikasleei, kalerako irteeran parte har dezaten.

Ibilbide gidatuan bi monitore gutxienez joanen dira eta aurrez aztertu zein zehaztu beharra dago. Ibilbidean zehar, geldialdi teknikoak egiten dira ziklistek egoera jakin batzuetan nola jokatu behar duten azaltzeko, bereziki bidegurutzeetan, hala ibilgailuekin nola oinezkoekin.

2018-2019ko ikasturtean 10 ikastetxek parte hartu dute, eta 1.402 ikaslek guztira. 2019-2020ko ikasturtean, gora egin du parte hartu duten ikastetxeen kopuruak 15era bitarte, eta 2019ko lehen hiruhilekoan 5 ikastetxek eta 22 ikasgelak osatu dute prestakuntza.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >