"Bizieskola helduentzat” hezkuntza-programa
Aurrekontua: 7.956,96 €
Enpresa esleipendunak: Iruziklo; Bizikume
Proiektugileak eta laguntzaileak: Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua eta Mugikortasuneko Zerbitzua
Kokapena: San Pedroko Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Posta-kodea: 31014
Helduentzako Bizieskola Iruñeko Udalaren prestakuntza-programa bat da, eta xede dauka gero eta heldu gehiagok egin dezatela apustu bizikleta beren eguneroko joan-etorrietan erabiltzeko, eta hori modu seguruan eta asegarrian egin dezatela. Programa bizikletan ibiltzen ikasi ez edo, jakinda, hirian barna ibiltzeko behar besteko abileziarik eta konfiantzarik ez duten helduei zuzenduta dago. Ikastaroak taldeka antolatzen dira eta bi mailatan, horietako lehena bitan zatitua, bestalde:
- 1. eta 2. mailak bizikletan ibiltzen ikasi ez edo bide publikoan segurtasunez ibiltzeko behar besteko abileziarik ez dutenei zuzenduta daude. Oinarrizko ikaskuntza eskaintzen da horietako lehenean, eta abileziak indartzekoa bestean, betiere zirkuitu itxi batean eta kalera irten gabe, hirugarren maila egiteko adinako trebetasuna eskuratu arte. Halaber, bestelako ezagutzak emanen dizkiete bizikletari eta haren mantentzeari buruz.
- 3. mailan, abilezia handiagoa eskuratzen da, zirkulazio-arauak ikasten dira eta hiriaren ingurunean praktikak egiten dira, zirkulazio-baldintza ohikoetan konfiantza lortzeko.
Hala gizonek nola emakumeek eman dezakete izena, baina programa emakumeei bereziki zuzenduta dago, populazioaren % 52 izateaz gain, estatistiken arabera bizikletan ibiltzen direnen % 36 baino ez direlako –gizonek % 64 osatzen dute–, eta, horrez gain, emakume gehienak espaloietan ibiltzen direlako. Helduen kasuan, Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza berriak debekatzen du hori; hortaz, horrek indarra hartzearekin batera gaitu egin behar da giza talde hori bizikletaz ibiltzeko eta arauak ezarritako aldaketarekin bat zirkulatu daitezen.
Ikastaroak urteko garai ezberdinetan eskaintzen dira, batez ere udaberrian eta udazkenean, eta 2019. urtean SEM-2019 Europako Mugikortasun Astearen testuinguruan ere eskaini dira, programatutako jardueren barruan. 2019an guztira bederatzi ikastaro egin dira, ordutegi zein maila ezberdinetan. Ikastaroak zenbait egunetakoak izan dira eta bakoitza hiru astetan zehar egin dira; horietako lau, Europako Mugikortasun Astean, eta bost, urri-azaroan. Guztira laurogeita hamarretik gora lagunek egin dute prestakuntza.