Stardust proiektu europarra
Aurrekontua: - €
Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia.
Kokapena: Armada etorbidea 2, 9. solairua.
Posta-kodea: 31002
Stardust (https://stardustproject.eu/) proiektu europarra da, xede duena energia-eraginkortasun orokorra areagotzea eta parte hartzen duten hirietako bizi-kalitatea hobetzea, baita tokiko ekonomia suspertzea eta negozio-eredu berriak sortzea ere. Hori lortzeko bidea eraikuntzaren, energiaren eta mugikortasun elektrikoaren sektoreak integratzea da, informazioaren eta komunikazioaren teknologia aurreratuenak, konektibitatea, eta gauzen Interneta (IoT) erabilita. Aurreko urteetan bezala, proiektu hau garatzeko lanean segitu dugu, berariazko fitxetan sakon aztertu diren zenbait ekimenen bidez (Iratxeko mikrosarea, Bero-berreskuratzailea Datuak prozesatzeko Animsaren zentroan eta Hiria Plataforma). Energia Agentziak koordinatutako ekintza horiez gain, geure ikuspuntua eman dugu energia-esparruaren gainean, zenbait neurri hartuta, hala nola gamifikazioa, negozio-ereduen garapena eta argiteria adimenduna. Proiektuaren gaineko informazio osoa bere webgunean eskuratu daiteke, bai eta Stardust Academyren azterlanak ere Udalaren webgunean.