POTEnT proiektu europarra

POTEnT proiektu europarra

Aurrekontua: 4.000,00 €

Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia.

Kokapena: Armada etorbidea 2, 9. solairua.

Posta-kodea: 31002

Public Organisations Transform Energy Transition (POTEnT) (https://www.interregeurope.eu/potent/) proiektuak aurrerapausoa egin nahi du, eskualde elkartu bakoitzean 2023rako aurreikusi edo espero dena baino % 10 karbono-murrizketa handiagoa lortze aldera, agintari publikoek ematen dituzten energia-zerbitzuen hobekuntza bidez. Proiektua Interreg Europe programak finantzatzen du. Hona proiektuaren bazkideak:

- Energy and Climate Local Agency of South Brittany (ALOEN) Municipality

- Iruña Municipality

- Milton Keynes Municipality

- Ostrava Municipality

- Energy Agency for South-East Sweden

- Tartu Energy Agency

- Ettlingen Stadtwerke

- Erasmus University

POTEnT proiektu europarra

Hauek dira emaitzarik ikusgarrienak:

- Jardunbide egokiak bildu eta erregistro batean jasotzea.

- Gaikako ekitaldiak antolatzea.

- Tokiko eragile nagusiekin aholkularitza-jardunaldiak antolatzea, Erasmus University-rekin batera (NL).

- Eskualde elkartu guztietan azterlan-bisitaldiak antolatzea eta gainontzeko kideen ordezkariak haietara bertaratzea.

- Eskualdeetan jarduteko planak prestatzea.

- Eskarmentu handiko eragile nagusiendako maisu-eskolak antolatzea, Bruselan.

- Eskualdeko eragile nagusien taldeak sortzea.

- “Import Workshops” delakoak antolatzea, beste eskualde elkartu batzuen jardunbide egokiei jarraitzeko.

- Hedapen-mintegiak antolatzea bilera bakoitzean tokiko eragileendako.

- Ekarpenak egitea Interreg Europe programaren politikak ikasteko plataformarako.

- Europa mailan mintzaldi bat antolatzea.

POTEnT proiektu europarra

2019a abiapuntu-urtea izan da, proiektuan engaiatutako bazkideek Lorient-en (Frantzia) egindako topaketa baten bidez. Iruñean egindako jardueretan, bereziki bi azpimarratu behar dira:

- Tokiko StakeHolders Taldea. Harremanak finkatu dira hala tokiko eragileekin (barnekoak zein kanpokoak) nola eskualdeetako garrantzitsuenekin, energia-esparruaz eta proiektuaren helburuez bezainbatean.

- Gaikako Ekitaldia. Proiektuaren lehen ekimena Iruñean egin zen, azaroan; proiektuaren bazkide guztiak eta haien StakeHolders-ak bertaratu ziren. Europa osoko 40tik gora lagunek parte hartu zuten topaketan. Bi egun oso izan ziren eta adituen mintzaldiez gain talde osoak egin zuen barne-lana.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >