mPOwer proiektu europarra

mPOwer proiektu europarra

Aurrekontua: 3.000 €

Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia.

Kokapena: Armada etorbidea 2, 9. solairua.

Posta-kodea: 31002


Iruñeko Udalak mPOwer Exchange (https://municipalpower.org/,) talde espezifiko batean parte hartu du, 2019. urtean, Energia Berriztagarrien gaia lantzen, Bartzelona, Frankfurt, Viena eta Metz hiriekin batera. Lan horretan, zenbait topaketa on line egin izan dira, eta aurrez aurreko bat ere, Frankfurten, urrian. Energia-trantsizioa kudeatzeari buruz ari garelarik, beharrezkoa da berrikuntza izatea udal mailan. Arlo horretan, azken urteotan, zenbait ekimen arrakastatsu ikusi izan ditugu, zeinetan ideia berritzaileek politika energetiko zuzenago, bidezkoago eta demokratikoagoak ekarri baitituzte. Hala ere, ideia horien trukea mugatua izan da, eta oro har tokian tokikoak eta espezifikoak izan dira. Eskala handian errepikatzeko moduko arrakasta lortzeko, beharrezkoa dirudi ikuspuntu koordinatu eta integratua ematea, elkarlana eta ezagutzen elkartrukea egiteko aukera emanen duena. mPOWER proiektuak eta partzuergoak EBren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren finantzazioa dute, eta zazpi erakunde bazkide hartzen dituzte barne. Proiektua 2018ko maiatzean abiatu zen, eta lau urte iraunen du.

mPOWERek aukera emanen du berdinen arteko ikasketa-programa handi bat martxan jartzeko, sakontasunez, eskala handian eta sistematikoa; bertan gutxienez tokiko 100 agintaritzak hartuko dute parte, helburu hartuta udal-energiako praktikarik berritzaileenak errepikatzea eta energia-trantsizioko planak garatzea. Proiektuak dagoen udal energia-politika mapatuko du, eta berrikuntzak, praktika onenak, eragozpenak eta oztopoak identifikatuko ditu. mPOWERen bitartez, Europa osoko agintaritza parte-hartzaile guztiek praktika errepikagarri guztietatik ikasiko dute, arriskuak, oztopoak eta blokeoak ezagutuko dituzte eta konpromisoa hartuko dute zeinek bere tokiko beharretara hobekien egokitzen diren praktikak identifikatu eta ezartzeko; horretaz gain, gutxienez udal-energiako 30 politika eta proiektu berri eta hobetu inkubatuko dituzte proiekturako ezarritako denboran. Ikasitakoa publiko eginen da, sare sozialen bidez, erraz erreproduzitu daitezkeen formatuetan.

mPOwer proiektu europarra

Hona hemen langai nagusiak:

- Berriztagarrien ekoizpena handitzea (fotovoltaikoa, eolikoa, hidraulikoa, geotermikoa….)

- Berrikuntza energia-eraginkortasunean, barne hartuta birgaitze handiak eta eskari-murrizketak.

- Demokratizazioa eta energia-pobrezia murriztea.

- Ekoizpen banatua eta Smart Grids.

- Inbertsio-iturriak eta finantza-arriskuak.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >