Hegaztiendako babeslekuak (habia-kutxak)

Hegaztiendako babeslekuak (habia-kutxak)

Aurrekontua: 8.076,75 €

Enpresa esleipendunak: Ilundain fundazioa. Esclavas del Sagrado Corazón. Monjardín lizeoa. San Jorge IP

Proiektugileak eta laguntzaileak: Tokiko Agenda 21

Kokapena: Iruña

Posta-kodea: 31001


Habia-kutxa teknika bat da, hegazti eta ugaztunen espezieak “birkolonizatzeko” aukera hobetu eta handitzeko erabiltzen dena eremu degradatu eta narriatuetan. Horretaz gain, habia-kutxak erabiltzeak datuak ematen ditu biologiaren zenbait alderdi zientifikotarako, bertan diren espeziei buruz, eta tresna erabilgarria dira ingurumen-hezkuntzako jarduerak garatzeko. Hona hemen proiektuaren helburuak:

- Izurrien kontrola. Belatz gorriak, apo-hontz europarrak eta hegazti intsektiboroek (amilotxak, kaskabeltzak, txantxangorriak, urtxoriak, gerri-txoriak, etab.) eta halako tokiko espezieek izurrien murrizketan egindako kontrol biologikoa; ezpel-beldarra, indi gaztainondoaren kameraria eta lursagua.

- Habia-kutxen jarraipena: Kutxen erabilera/eraginkortasuna, hegaztien populazioaren bilakaera zein eraztuna jartzearen baliagarritasuna ezagutzea, biodibertsitatearen adierazle baitira. .

- Ingurumen-hezkuntza: Habia-kutxen lantegien bidezko parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da ikasleengan sustatzeko natura kontserbatzen laguntzeko jakin-nahia eta errespetua. Horrek aztura-aldaketak ekar ditzake, bai eta ingurumeneko lanaren garrantzia goratzea ere.

- Gizarte-egoera zailean dauden gazteen gizarteratze eta laneratzea

Hegaztiendako babeslekuak (habia-kutxak)

Belatz gorria. Egilea: Leticia Romeo. Eskuinean, paridoen habia-kutxa Egilea: Itsaso Bidegain.

PROIEKTUAREN FASEAK

1. HABIA-KUTXAK EGIN ETA JARTZEKO LANTEGIA

- 5 kutxa belatz gorrientzat

- 21 kutxa paridoentzat, 4 ikastetxerekin elkarlanean

- Espezieei buruzko hastapenak.

- Kutxak muntatzea.

- Kutxak jartzea.

- Ikasle-kopurua: 309

Hegaztiendako babeslekuak (habia-kutxak)

Kutxa prestatuak. Eskuin aldean, kaskabeltz handia, Leticia Romeorena.

2. AZTERKETA

- Apo-hontz europarraren 30 kutxa: Guztiak egoera onean.

- % 40 paridoek (kaskabeltz handia eta amilotx urdina) eta buztangorri ilunak erabili dituzte, eta horrek handitu dezake hurrengo urtean hori apo-hontzak erabiltzea.

- Belatz gorrien kutxa 1, aurreko urtean jarritakoa.

- Paridoen 89 kutxa: 83 kutxa egoera onean, eta 6, lapurtuta.

- % 40 okupatuta.

- % 5,6 ugalketa-arrakastarekin.

- Txiten %4,5, hilik.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >