Belatz handiaren landa-heziera edo hacking-a
Aurrekontua: 4.186,60 €
Enpresa esleipendunak: Gestión Ambiental de Navarra. Nafarroako Gobernua. Basafauna artatzeko Ilundaingo zentroa. Artzapezpikutza
Proiektugileak eta laguntzaileak: Zoonosi-zerbitzua, Taconera eta Tokiko Agenda 21
Kokapena: Katedrala. Dormitalería kalea, 1
Posta-kodea: 31001
Hackinga itxian hazteko teknika bat da. Hona hemen teknika nolakoa den: txita batzuk jarri behar dira habia artifizial batean, haien espeziearekiko arrastoa garatu bai baina oraindik hegan egin ezin duten adinekoak. Egunero, nahikoa elikagai jarri behar da habian, baina txitek elikagaia nork ematen dien ikusi gabe. Teknika hori zenbait espezierekin erabiltzen da, batez ere eguneko harrapariekin (adibidez, Naumann belatza) eta gaueko harrapariekin (hontz zuria, adibidez), eta, gure kasuan, belatz handiarekin (Falco peregrinus, Brookei subespeziea). Hirietan uso basatien populazioak handitzeak eta horiek kontrolatzeko hartutako neurriek kezka handia sortu dute azken urteotan. Usoek eraikienetan eta hiri-altzarietan eragin ditzaketen kalteek zein izan daitezkeen osasun-arriskuak direla-eta usoen populazioa kontrolatu beharra dago modu batean edo bestean. Errealitate horren aurrean, zenbait udalek hirietan belatz handia sartzea erabaki dute, landa-hezieraren edo hacking teknikaren bitartez.
Kaiola itzalduna instalatzeko aukeratutako lekua teilatu lau altu bat da, inguruan goi-tentsioko kablerik gabea, sarbide ona dutena eta aukera ematen duena zaintzaileak ez ikusteko. Eskakizunak ikusita, harremanetan jarri ziren Artzapezpikutzarekin eta Iruñeko Katedraleko terraza batean instalatu zen. Kaiolak atetxo bat dauka albo batean, janaria emateko, segimendurako kamera bat eta itzalerako oihal bat, zuzeneko intsolazioa ekiditeko aske daudenean. Iruñean sartutako bi belatz handiak Bardeatik datoz. Maiatzaren 2an kaiola jarri zen, eta hilaren 6an bi txitatxoak, 25 eguneko adinarekin, termorregulatzeko gai direnean.
Maiatzaren 29an, 40 egun zituztenean, kaiola ireki zen. Maniobra hori kontu handiz egin zen hegaztiak ez izutzeko eta kontrolik gabe hegan atera zitezen ekiditeko. Elikadurarekin jarraitu zen hegaztien erabateko autonomia bermatu zen arte. Data horretan ingurua esploratzen hasi ziren, eta hegaldiak egiten katedralaren aldameneko teilatuetan. Ekainaren erdialdean, erabat independente zirenean, habiara egindako eguneroko bisitak amaitu ziren, baina kontrolak jarraituko du GPS bidez. Harrak bakarrik biziraun du, emea ekainean hil baitzen deshidratazioz.