Agenda 21eko adierazleak eguneratzea

Agenda 21eko adierazleak eguneratzea

Aurrekontua: -

Enpresa esleipendunak: -

Proiektugileak eta laguntzaileak: Tokiko Agenda 21

Kokapena: Uztarroze kalea, zk.g.

Posta-kodea: 31014

Iruñeko Tokiko Agenda 21ek 14 jasangarritasun-adierazle daramatza berekin lotuta, lau kategoriatan sailkatuta: sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta instituzionalak. Halaber, 11 alor ditu, honako gai hauekin bat: ekitatea, etxebizitza, lana, tokiko ekonomia, lurraldearen erabilerak, baliabide naturalak, hondakinak, kutsadura, iraunkortasun globala, ingurumen-informazio eta -hezkuntza, eta tokiko komunitatea eta bizi kalitatea. Adierazle horiek “Iruñeko Agenda 21eko Foroak” egindako hautaketaren ondorioa dira, bai eta ondoren Iruñeko ingurumen-arazo sozialen arabera egindako egokitzapenarena. 2012an aldaketa bat onetsi zen, eta adierazle horietako 4 ordeztu ziren berri batzuekin, sistema hiriko errealitatera egokitze aldera. Hasierako adierazle batzuei buruz informazioa eskuratzeko ezintasunaren aurrean, horiek alde batera uztea erabaki da, eta gainerakoak eguneratzeko lanarekin jarraitu, beharrezkoa den informazioa eskuratu ahala. Adierazle bakoitzaren laburpen-fitxak Udalaren webgunean daude. Hona hemen adierazleak:

- Biztanleriaren zahartzea

- Pobrezia

- Okupatu gabeko etxebizitzak

- Biztanleria aktiboa

- Dibertsifikazio ekonomikoa

- Ur-kontsumoa

- Consumo de energía

- Energia-kontsumoa

- Energia berriztagarrien ekoizpena

- Hondakinen sorrera

- Airearen kalitatea

- Soinu-kutsadura

- Klima-aldaketa

- Aztarna ekologikoa

- Ingurumen-hezkuntza

Adierazleen multzoak aukera ematen du Iruñeko egoeraren irudi bat egiteko, alor ekonomiko, sozial zein ingurumenekoari dagokienez, baita neurriak ezartzeko aukera ere, adierazleek denboran izaten duten bilakaerarekin bat.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >