Hegaztiak Iruñean


Aurrekontua: 2.999,95 €

Enpresa esleipendunak: Ornitolan

Proiektugileak eta laguntzaileak: Tokiko Agenda 21

Kokapena: Iruña

Posta-kodea: 31001


Iruñeko Udala 2009tik ari da hemen bizi diren hegazti arrunten tamaina ikertzen, bizi-kalitatea eta garapenaren jasangarritasuna neurtzeko adierazle nagusietako bat baita (SEO/BirdLife, 2010). Ikerketa maiatzean egiten da, 20 km-ko ibilbide batean barna.

Hegazti-kopuruaren bilakaera ibilitako km bakoitzeko, 2009tik:

Hegaztiak Iruñean

Oraingo honetan hegaztien 57 espezie ezberdin aurkitu ditugu; 2017an ikusitako 61 horiek baino gutxiago badira ere, urte hauetan ikusitakoen artean bigarren kopuru altuena da aurkitutako espezie-aniztasunari dagokionez. Aurten egindako trantsektuetan, 55 espezietako 1.808 hegaztirekin kontaktatu da (horietako 27 maila espezifikoan identifikatu gabe). Denboraldi honetan duela hamar urte laginketa egiten hasi zenetik agertu ez ziren hiru espezietako indibiduoak aurkitu ditugu. Hiru galeper (Coturnix coturnix), beste hiru koartzatxo itzain(Bubulcus ibis), eta txio lepazuri bat (Phylloscopus bonelli) aurkitu ziren, eta, beraz, Iruñean trantsektuen erabileraren bitartez identifikatutako espezie-kopurua 75era iritsi da.

Kontuan hartuta 2009tik egindako laginketa guztietako emaitzak, guztira 84 espezie dira hiriari lotuak. Ibilitako trantsektoetan aurkitutako espezie-dibertsitate handienari dagokionez, aurten Ezkaba nagusitu da, bertan 25 espezie ezberdin aurkitu baitira. Ondoren Gaztelugibel dugu, 21 espezierekin, eta gero Arantzadiko eta Unibertsitateko campuseko ibilbideak (20na espezie). Etxabakoitzekoa izan ezik, berdegune handietan egindako trantsektoak dira denak, leku batzuetan gutxi gizatiartutako eremuak ere badituztenak. Dibertsitate gutxiena erakutsi dutenak, aurten, Arrotxapea (10 espezie), Iturrama eta Landaben (9na espezie), eta, azkenik, Alde Zaharra (7 espezie besterik ez) izan dira.

Espezieen banaketa auzoz auzo:

Hegaztiak Iruñean

Kontaktatutako indibiduo-kopuruari dagokionez, nabarmentzekoa da aurten ere Magdalenako ibilbidea, non 230 indibiduo ikusi baitira, haitz-uso (Columba livia) asko zirelako. 222 hegazti ikusi dira Gaztelugibelen, eta 119, Taconeran. Edizio honetan indibiduo-kopururik txikiena Buztintxurin, Donapean eta Landabenen laginkatu dira (35, 34 eta 29, hurrenez hurren), gehienetan hegazti gutxi izaten diren trantsektuak, alegia.

Ibilbideetan, guztira, behatutako hegaztiei dagokienez, aurten, iaz bezala, haitz-usoa izan da ugariena, 485 indibiduo ikusi baitira. Espezie horren ondoren, bigarrena etxe-txolarrea dugu (Passer domesticus), 281 indibiduorekin. Maiztasunean hirugarren espeziea mika arrunta dugu (Pica pica), 136 indibiduorekin; egindako ibilbide guztietan agertu zen, bitan salbu. Ikerketa hau abiatu zenetik izan diren urteetan konstante bat da kontatutako hegazti gehienak espezie gutxi batzuetakoak izatea, eta horiek dira benetan hiri-ingurua ustiatzen espezializatuak.

Espezie ugarienen ordezkaritza portzentajeetan:

Hegaztiak Iruñean

Hiru espezietako ehun indibiduo baino gehiago atzeman dira: arabazozo beltza (Sturnus unicolor), sorbeltz arrunta eta karnaba (Carduelis carduelis). Eta aipatu daitezke, baita ere, nolabaiteko maiztasunez agertu diren hegaztien artean, txorru arrunta (Chloris chloris), txirriskila arrunta (Serinus serinus) eta enara azpizuria.

Jarraian, trantsektoen guztizkoan espezie bakoitzeko erregistratutako indibiduoen zenbatekoa adierazten da:

Hegaztiak Iruñean
FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >