Hegazti negutarren presentzia Iruñean
Aurrekontua: 3.581,60 €
Enpresa esleipendunak: Ornitolan
Proiektugileak eta laguntzaileak: Tokiko Agenda 21
Kokapena: Arga ibaia
Posta-kodea: 31014
Ikerketa honen helburua da Iruñeko hegazti ohikoenen ezagutza handitzea hiriko birika nagusietako batean, Arga ibaia Iruñean, diren espezie negutarrekin. Hona hemen ekimenaren helburuak:
- Kuantitatibo eta kualitatiboki aztertzea zer hegazti ibiltzen diren neguan Arga ibaian Iruñean.
- Hiriko hegaztien ikerketa osatzea, urtean zehar ibaia erabiltzen duten hegaztiak ezagutzen laguntzeko.
- Kudeaketa-tresna bat ezartzea, hegaztien adierazletik abiatuta, Iruñeko Ibai Parkearen biodibertsitatea sustatzeko.
Ikerketa ibaiaren honako tarte hauetan egin da:
Guztira, 767 hegazti antzeman, ikusi edo entzun dira, 37 espezietakoak. 2018an baino gutxixeago (% 13,82 gutxiago), orduan 35 espezietako 890 hegazti izan baitziren. Bi urteetako laginketen artean guztira 42 hegazti-espezie antzeman dira Iruñean, Arga ibaian, neguan. Hona hemen 2018-2019ko neguan Iruñean, Arga ibaian izandako espezie ohikoenak:
- Basahatea, 2018an bezala, espezierik ugariena dugu Iruñeko ibai-parkean, 200 alerekin.
- Ondoren, mika dugu, 111 ale antzemanda; honen kopuru erlatiboa handitu egin da aurreko urtearekin alderatuta, 89 ale izan baitziren.
- Hirugarren lekuan txantxangorria dugu, 45 alerekin, iaz baino 7 gutxiago.
- Txonta arrunta laugarren postura jaitsi da, 41 ale antzemanda, 2018koaren erdia baino gutxiago (90 izan ziren).
- Bosgarren lekuan zozo arrunta dago, 39 alerekin. Kasu honetan ere 2018an baino gutxiago, orduan 58 izan baitziren.
- 30 ale edo gehiago dituzten 2 espezie dira ubarroi handia eta etxe txolarrea, 32 eta 30 alerekin, hurrenez hurren.
- Gainerako espezieetan, guztira 30, ez dira 29 ale baino gehiago detektatu.
Oro har baieztatu dezakegu 2018-2019ko neguan 71 hegazti detektatu direla ibilitako ibaiko kilometro bakoitzeko. Maiztasun-indize txikia da, konparatzen badugu 2017-2018ko neguan gutxi gorabehera izan ziren hegaztiekin. 18 basahate detektatu ziren, 3,5 zozo arrunt baino gehixeago, 3 ubarroi handi eta ia 4 txantxangorri ibaiko kilometro bakoitzeko. Adierazgarria da basahatearen, karnabaren, txonta arruntaren eta usapal turkiarraren kopuruaren jaitsiera. Aldiz, handitu dira mika arruntaren, etxe-txolarrearen eta buztanluzearen maiztasun erlatiboa.