Gau-saguzar ertainaren urteroko berrikuspena

Gau-saguzar ertainaren urteroko berrikuspena

Aurrekontua: 3.949,69€

Enpresa esleipendunak: Juan Tomás Alcalde, biologia zientzietan doktorea Iñaki Martínez, basogintzako teknikaria

Proiektugileak eta laguntzaileak: Tokiko Agenda 21

Kokapena: Iruña

Posta-kodea: 31001

Gau-saguzar ertaina (Nyctalus noctula) saguzar handia da, migratzailea eta zuhaiztarra. Batez ere sitsak, kakalardoak, efemeropteroak eta inurri hegaldunak jaten ditu. Iberiar penintsulan, 6 talde txiki baino ez dira aurkitu. Iruñekoa aurkitutako lehena izan zen, eta kide gehien dituenetako bat da. Horrek ardura berezia ekartzen dio hiriari espezie hori kontserbatzeko lanean, bai eskualde mailan bai eta maila nazionalean ere. Hala ere, ale kopurua izugarri murriztu da azken bi hamarkadetan, eta desagertzeko arriskua dute.

Gau-saguzar ertainaren urteroko berrikuspena

Azken hamarkadetan gau-saguzar ertainek erabiltzen zituzten 45 babes-zuhaitz desagertu dira gutxienez, zuloguneak zituzten zuhaitzak moztea barne hartu duten lorezaintza-lanak izan direla eta. Zumarren grafiosia, Argako pasealekua egokitzea eta Nafarroako Unibertsitateko campusa zaharberritzeko lanak izan dira arduradun nagusiak. Horrek ekarri du espeziea desagertzea gutxienez Iruñeko 9 eremutan: Amaia kluba, Caparrosoren errota, Larrainako aldapa, Sanduzelai, Gaztelugibel, Vistabella parkea, Basotxoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa eta Lezkairuko zaldua. Espeziea hiru eremutan gordeta dago orain: Nafarroako Unibertsitateko campusa, Miluze eta Trinitarios. Ale-kopuruaren eta banaketa-eremuaren murrizketa direla-eta, espezie mehatxatutzat jotzen da, egoera zaurgarrian Espainian, eta arriskuan, Nafarroan.

Gau-saguzar ertainaren urteroko berrikuspena

2000. urtean babes-kutxak jarri ziren gau-saguzarrentzat Iruñeko parkeetan, eta horrek onarpen ona izan zuen; hala ere, babes-zuhaitzen kopuruak behera egin du pixkanaka, eta horrek etxe asko uztea ekarri zuen. 2018an 13 enbor huts jarri zituzten, piziformeen habia abandonatuak imitatzen zituztenak, gau-saguzarren babesleku naturalen falta arintzeko helburuz. 2019an, babes-kutxa eta -enbor guztiak berrikusi dira, eta gau-saguzarrek erabilitako babes naturalak (zuloak zuhaitzetan) bilatu dira, espezie horrek Nafarroan duen egoera hobeki ezagutu eta babesleku baliagarrienak gordetzeko asmoz.

- Kutxen eta enborren eguneko eta aldian behingo azterketak egitea.

- Gau-saguzarrek okupatzen dituzten eremuak gauez begiratzea.

- Zuhaitzetako babeslekuak berrikustea eta identifikatzea.

Gau-saguzar ertainaren urteroko berrikuspena

EMAITZAK

Gau-saguzarrek okupatutako kutxak hiru eremutan bakarrik aurkitu dira: Trinitarios, Hilerria-Miluze eta Nafarroako Unibertsitateko Campusa. Eremu horretan egindako ikuskapenetan aurkitu dira gau-saguzarrak kutxaren batean. Aldiz, Amaia, Alemanes, Caparrosoren errota, Basotxo, Miluzeko Mintegi eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kutxetan ez da gau-saguzar ertainen okupaziorik atzeman. Trinitarios, Hilerria-Miluze eta Nafarroako Unibertsitateko Campusean noizean behin errebisatutako 37 kutxetatik 18tan (% 49) ikusi da gau-saguzarrek okupatu dituztela; hala ere, bisita bakar batean gehienez ere 12 kutxa ikusi dira okupaturik. Kutxa guztietan guztira ikusitako saguzar-kopurua 15 (urriaren 19an) eta bat (azaroaren 30ean) artekoa izan da. Kutxa bakar bat ikusi da bisita guztietan okupatuta; aldiz, 5 kutxa behinbakarrrik ikusi dira okupatuta. 6 kutxatan gau-saguzar eraztundunak zeuden, eta horrek esan nahi du fideltasuna gordetzen dietela babeslekuei edo aurreko urtean harrapatu zituzten eremuei. Gutxienez 6 kutxatan zeuden habiak, liztor-habiak (kutxa batean Asiako liztorra) zein bestelako elementuak, gau-saguzarrek betetzea eragozten dutenak.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >