VIA-T teleordainsaria

VIA-T teleordainsaria
Otros datos
Espainiako ordainpeko autobideetan ezarritako sistema bat da, irrati-seinale baten bidez aktibatzen dena eta ibilgailua gelditu gabe bidesaria ordaintzeko aukera ematen duena.
Erabiltzeko, haizetakoan jarri beharreko gailu elektroniko bat besterik ez da behar.
Antenak VIA-T gailua zuzen irakurtzen duenean, gailuak txistu bakar bat egiten du eragiketa ongi egin dela baieztatzeko; semaforoa berde jartzen da eta segurtasun-hesia altxatzen da. Ibilgailuak ordainlekua normalean 20 eta 40 km/h bitarteko abiaduran zeharkatzen ahalko du.
Edozein banku-erakundetan eta garraio-sektorearekin lotutako erakundeetan eskura daiteke.
Espainiako autobide gehienetan erabiltzen ahal da. Frantziako eta Portugalgo autobide batzuk ordaintzeko ere balio du.

Web

¿Te ha sido útil esta página?