2026ko Hauteskunde Orokorrak - Posta bidezko botoa - Espainian bizi diren hautesle espainiarrak (CER)

2026ko Hauteskunde Orokorrak - Posta bidezko botoa - Espainian bizi diren hautesle espainiarrak (CER)
Otros datos
Postaz ematen ahal dute botoa Espainian bizi diren hautesle guztiek (CER), baldin eta hauteskundeen egunean botoa eman behar duten herrian ez badaude edo bozketa-egunean hauteskunde-mahaira bertaratu ezin badira.

POSTA BIDEZKO BOTOA ESKATZEA: urriaren 6tik azaroaren 19ra, interesdunek hurbileneko posta-bulegora joan behar dute, eskaera-inprimakia bete eta NANa, pasaportea edo bizileku-txartela aurkeztu.
Posta bidezko botoa telematikoki eskatzen ahal da Correosen webgunean, ziurtagiri elektronikoarekin. https://www.correos.es/es/es/particulares/para-el-ciudadano/voto-por-correo
HAUTESLEARI AGIRIAK BIDALTZEA: azaroaren 9tik 22ra, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak boto-paperak eta gutun-azalak bidaliko ditu posta ziurtatuz.
HAUTESLEAK BOTOA BIDALTZEA: agiriak jaso ondoren, hautesleek azaroaren 25era arteko epea dute botoa posta ziurtatuz edo aurrez aurre posta-bulegoetan bidaltzeko.

Posta bidezko botoa eskatzen dutenek, azkenean edozein arrazoirengatik postaz bozkatzen ez badute, ezin izanen dute azaroaren 29an hauteslekura joan botoa ematera.

Web

¿Te ha sido útil esta página?