Sanferminak - Entzierroa - Korrika egiteko segurtasun-arauak

Sanferminak - Entzierroa - Korrika egiteko segurtasun-arauak
Otros datos
18 urtetik gorakoek bakarrik egiten ahal dute korrika.
07:15etik aurrera, lasterketan parte hartu nahi dutenak bakarrik egoten ahalko dira ibilbidean. Hala ere, 07:15etik 07:30era Udaletxe plazatik bakarrik sartzen ahalko da, Kale Berriarekin bat egiten duen tokian. Korrika egin nahi dutenak ezin izanen dira inola ere 07:30etik aurrera sartu ibilbidean.
Korrika egiten ez baduzu, ez okupatu lehen hesia, ezta hesien arteko tartea ere, korrikalariek behar baitute.
Ez gainditu polizia-agenteen hesiak, eta bete haien jarraibideak.
Ez itxaron zezenak ateratzeari atarietan, angelu itsuetan edo establezimenduetan.
Sasoian ez bazaude, ez egin korrika. Arriskua zara zeuretzat eta besteentzat.
Ez eraman korrika egitea oztopatzen duen objekturik, eta ez atera argazkirik kaletik, ezta hesietatik ere.
Gogoan izan ezinezkoa dela entzierro osoa korrika egitea. Aukeratu aldez aurretik zein tartetan eginen duzun korrika. Ez gurutzatu eta ez gelditu beste korrikalarien aurrean.
Ez egin korrika zezenengana edo haien atzetik; errespetatu artzainen lana.
Ez deitu zezenak, ez ukitu edo gogaitu, eta ez erakarri haien arreta. Ondorio larriak izan ditzake.
Ez izan gehiegizko konfiantzarik zeure gaitasunetan; alde egin estualdian ikusi baino lehen.
Ez bultzatu eta ez eman ukondokadarik beste korrikalariei.
Lasterketan eroriz gero, babestu burua eskuekin eta ez mugitu saldoa igaro arte.
Zezen-plazan sartzen diren korrikalariek debekatuta dute zezenak iritsi aurretik hareatzan geratzea, gainerakoak ez oztopatzeko eta lekua libre uzteko.
Plazan zaudenean, baztertu azkar eta jarri hesien atzean lehenbailehen. Utzi bikoiztaileei lan egiten.
Ez ukitu zauriturik. Utzi lan hori osasun-langileei.
Ez bete gehiegi zure etxeko balkoiak.

Web

¿Te ha sido útil esta página?