Donejakue Bideko aterpetxeen erabilera-arauak.

Donejakue Bideko aterpetxeen erabilera-arauak.
Otros datos
ATERPEAK ERABILTZEKO ARAUAK:
Aterpe guztiek ez dituzte erosotasun berak. Une oro gizalegez jokatu behar da, instalazioak garbi mantentzen lagundu eta zaindu, ondoren etorriko diren erromesak gogoan. Aterpe gehienek ez dute mantentzeko inolako dirulaguntza ofizialik, eta batzuk doakoak dira, baina beharrezkoa da erromes guztiek dohaintzen bidez laguntzea haiek mantentzen eta garbitzen.
Aterpeak modu tradizionalean (oinez, bizikletaz edo zaldiz) doazen eta erromesaren egiaztagiria daramaten erromesen erabilera esklusiborako dira. Ez da aldez aurretiko erreserbarik onartzen, eta hutsik dauden tokiak erromesak iritsi ahala beteko dira. Dauden toki hutsen arabera, oinezko erromesek dute lehentasuna aterpeetan.
Udako hilabeteetan harrera errazteko, laguntzako autoa daramaten erromes-taldeek kanpin-dendak eraman behar dituzte ostatu hartzeko, aterpeak ekipaje guztia gainean eraman behar duten banakako erromesendako izanen baitira. Txirrindulariei harrera-edukiera handiena duten herrietan gelditzea gomendatzen zaie.

Web

¿Te ha sido útil esta página?