NANe - Ziurtagiri elektronikoak zer diren eta zertarako balio duten

NANe - Ziurtagiri elektronikoak zer diren eta zertarako balio duten
Otros datos
ZER DIREN: sinadura elektronikoa sortzeko gailu seguru batekin funtzionatzen duten ziurtagiri aitortuak dira, azaroaren 11ko 6/2020 Legearen arabera. Horregatik, identifikatzeko eta sinatzeko gako pribatuaren harpidedunaren eta edukitzailearen nortasuna bermatzen dute, eta sinadura elektroniko aitortua sortzea ahalbidetzen dute.

ZIURTAGIRI MOTAK:
Autentifikazio-ziurtagiria: herritarraren nortasuna elektronikoki bermatzea du helburu, transakzio telematiko bat egitean. Autentifikazio-ziurtagiriak (Digital Signature) bermatzen du komunikazio elektronikoa benetan dioen pertsonarekin egiten dela. Titularrak bere ziurtagiriaren bidez egiaztatzen ahalko du bere nortasuna edonoren aurrean, nortasun-ziurtagiria eta hari lotutako gako pribatua baititu.

Sinadura-ziurtagiria: ziurtagiri honen helburua herritarrari izapideak edo agiriak sinatzeko aukera ematea da. Ziurtagiri honek eskuzko sinaduraren ordez elektronikoa erabiltzeko aukera ematen du herritarrak hirugarrenekin dituen harremanetan.

Web

¿Te ha sido útil esta página?