Proiektua - Iruñeko Adinekoen I. Udal Plana 2025-2030

Proiektua - Iruñeko Adinekoen I. Udal Plana 2025-2030
Otros datos
HELBURUAK:
Biztanleria-sektore honen bizi-kalitatea hobetzea, ongizate fisikoa, emozionala eta soziala sustatuz.
Nahi gabeko bakardadea prebenitzea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra sustatzea, gizarte-, osasuneta komunitate-zerbitzuak indartzea, eta belaunaldien arteko errespetua eta elkarbizitza bultzatzea, adinekoen ekarpena ikusgarri eginez eta estereotipo edadisten aurka borrokatuz.
Ongizate fisikoa eta biopsikosoziala sustatzea: gizarte-isolamenduko egoerak identifikatzeko tresnak eta prestakuntza-programak garatzea, toki estrategikoetan kanpainak eginez.
Hiri irisgarria, segurua eta funtzionala: Iruñeko Irisgarritasun Plan Integrala abian jartzea.
Gizarte-zerbitzuak eta baliabide komunitarioak: etxez etxeko zerbitzuen eta laguntza komunitarioaren eskaintza zabaltzea, ordutegi malguarekin eta bat-bateko egoerei arin erantzuteko gaitasunarekin.
Diagnostikoak eta metodologia: neurriak 2020an eta 2024an egindako diagnostiko-lanetatik eta ondorengo hausnarketa partekatutik eratortzen dira.

Web

¿Te ha sido útil esta página?