Otros datos
HELBURUA: bidegorri-tarte berria sortzea Foruen plazan eta Yanguas y Miranda kalean, Milagrosa, Iturrama, Azpilagaña eta Alde Zaharra auzoak lotzeko; jarduketa honen bidez bizikletaz ibiltzeko ardatz jarraitua sortuko da auzo horietan.
Aurreikusitako bidegorria Abejeras kalean hasiko da, Foruen plazaren inguruan. Puntu horretatik, Antso Azkarraren etorbidera joanen da lorategi-gune batetik. Ondoren, trazadura Foruen plazaren mendebaldetik joanen da, Yanguas y Miranda kalearekiko eta Ziudadela inguruko bizikleta-pistarekiko loturaraino, Gaztelugibel kalean barna. Yanguas y Miranda kalean, bidegorri berria autobus-geltokira sartzeko espaloiaren perimetrotik joanen da, Armada etorbideraino.
Bidegorria ezartzeak zirkulazio-errei bat kentzea ekarriko du Yanguas y Miranda kaleko tarte horretan, bi errei izatetik bakarra izatera pasatuta; beste bat Nafarroako Foruen plazako biribilgunean, jarduketa-tartean bi errei utzita; eta beste errei bat Antso Azkarraren etorbidean, Foruen plazako biribilgunetik ateratzeko hasierako tartean bi errei izatetik bakarra izatera pasatuta.
Jarduketa osatzeko, inguruko lau oinezko-pasabidetan esku hartuko da. Miserikordia Etxetik Antso Azkarraren etorbidera ateratzeko irteeran, bi oinezko-pasabideak goratuko dira, Abejeras kalerako oinezkoen ibilbideari jarraitutasuna emateko, eta abiadura-murriztaileak jarriko dira Foruen plazatik Antso Azkarraren etorbidera sartzeko gunean, trafikoa baretzeko. Miserikordia Etxearen eta Gaztelugibelen arteko loturan, Foruen plaza baino lehenagoko oinezko-pasabideko espaloia aitzinatuko da, eta Miserikordia Etxetik ateratzeko oinezko-pasabidea goratuko da, oinezkoen ibilbideari jarraitutasuna emateko.
AURREKONTUA GUZTIRA: 1.005.231,71 euro.
OBREN HASIERA: 2025eko uztailaren 15etik aurrera.
ADJUDIKAZIODUNA: Excavaciones Fermín Osés SL.
OBREN IRAUPENA: bi urte inguru.

Web
¿Te ha sido útil esta página?