Iruñeko Auzo Kontseiluak

Iruñeko Auzo Kontseiluak
Otros datos
XEDEA: iruindarrek udal-bizitzan eta -kudeaketan parte hartzeko moduak, bitartekoak eta prozedurak arautzea, bai norberaren izenean, bai haiek biltzen dituzten elkarte, talde eta entitateen bidez.

ZER DIRA: Auzo Kontseiluak lurraldeko partaidetza-organoak dira, eta Auzo Foroarekin batera Lurraldeko Partaidetza Organoak-Auzogunea osatzen dituzte. Era berean, toki-antolaketaren organo osagarriak dira, eta herritarrek udal-gaien kudeaketan parte hartzea bideratzen, errazten eta sustatzen dute. Partaidetza udalaren zerbitzu, plan, programa, proiektu eta jarduketa zehatzei buruzkoa da.

EGINKIZUNAK: Auzo Kontseiluen eskudantziak, funtsean, informazioa eta aholkuak emateko eta proposamenak egiteko dira; beraz, Kontseiluak jarrera bateratuak bilatzeko egokitzat jotzen dituen azterlanak, proposamenak eta iradokizunak prestatu ahal izanen ditu, bai bere ekimenez, bai beste udal-organo batzuek eskatuta.

Haren eginkizunak dira bere helburuak lortzeko behar diren lanak koordinatzea, antolatzea eta bultzatzea, eta Auzo Foroak eskuordetu ahal dizkionez gain, honako eskumen hauek izanen ditu:

Informazioa ematea: auzoari zuzenean eragiten dion guztiari buruzko informazioa jasotzea, herritar-kolektiboei eta auzotarrei helarazi ahal izateko.

Aholkuak ematea: Udalak kontsultak egitea, auzoan jarduten duten herritarren eta kolektiboen iritziak bertatik bertara ezagutzeko, bereziki auzoari eragiten dioten erabaki garrantzitsuak hartzean, hala nola hirigintza-planak eta zuzkidura esanguratsuak.

Herritarrek parte hartzea aldez aurretik Udaleko organo eskudunak kasu bakoitzean erabaki eta onetsitako gaien kudeaketan, betiere soilik beren inguruneari dagozkion gaiak badira.

ERREGELAMENDU OROKORRAREN HASIERAKO ONESPENA: BON 242 de 28/11/24. Bertan jasotzen dira 1978ko Espainiako Konstituzioak aitortzen duen parte hartzeko oinarrizko eskubidea, sufragio unibertsaletik harago, eta administrazio publikoek partaidetzaren aurrean jarrera proaktiboa izateko agindua.

AUZO KONTSEILUAK:
Sanduzelai.
Arrotxapea.

ERREGELAMENDU OROKORRAREN BEHIN BETIKO ONESPENA: BON 46 de 07/03/2025.

Web

¿Te ha sido útil esta página?