Otros datos
PRESTATZEN ARI DA, 2025eko urtarrilean adostutako oinarrien arabera:
HELBURUA: euskararen erabilera eta ezagutza sustatzea udal-administrazioan eta herritarren artean, Nafarroako legeeta soziolinguistika-esparrua errespetatuz. Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuneko xedapenekin, Europako araudiarekin, Espainiako Konstituzioarekin, Nafarroako foru-legeekin eta Iruñeko Udalaren Euskararen Ordenantzarekin bat dator.
UDALAREN ARDURA da neurriak hartzea euskarak hizkuntza gutxitu gisa duen egoera iraultzeko, haren erabilera babestuz eta sustatuz hiriko bizitzaren esparru guztietan: herritarrek euskara erabili eta ikasteko duten eskubidea bermatzen duten politika publikoak sustatuz, eta euskarak administrazioan, udal-zerbitzuetan eta hiriko kultur, merkataritzaeta ekonomia-bizitzan duen presentzia bultzatuz.
Hori guztia, TOKI-ERAKUNDEEK HERRITARREK EUSKARA ERABILTZEKO DUTEN ESKUBIDEA BERMATZEKO DUTEN BETEBEHARRA BETETZEKO, indarreko araudian adierazitakoarekin bat: Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, Espainiako Konstituzioa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa, Euskarari buruzko Foru Legea, 103/2017 Foru Dekretua eta Euskararen Udal Ordenantza.
EUSKARA eta GIZARTE-KOHESIOA: euskara gizarte plural bateko nortasunaren eta elkarbizitzaren berezko elementutzat hartzen da; hura sustatzea eta ikastea, zatiketak ezartzetik urrun, giza harremanak aberasteko eta gizarte-kohesioa sustatzeko bidetzat hartu behar dira.
Planaren HELBURUAK:
Euskara zaintzea eta babestea.
Haren ezagutza eta erabilera sustatzea.
Haren gizarte-prestigioa handitzea.
EUSKARAREN UDAL KONTSEILUA sortzea.

Web
¿Te ha sido útil esta página?