Otros datos
XEDEA: kilometro bateko luzera eta 100 metroko zabalera duen Hego Txantrea parkea eta eremuan proiektatutako urbanizazio berria urbanizatzeko lanak; azken horretan 550 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da lau etxe-sailetan.
Hego Txantrea parkearen lehen fasea Irubide institutuaren eta Magdalenako parkearen (lehengo Donejakue Bideko parkea) ondoan biribilgune bat eraikiz hasten da; hori izanen da parke berrirako oinezkoen sarrera. Halaber, Josefinak ahizpen komentuaren ondoan dauden 3 higiezin eraitsiko dira, Arga ibaiaren eta Magdalenako zubiaren inguruko espazioan.
Obren lehen fase honetan lurzatiei instalazioak eta ibilgailuendako eta oinezkoendako sarbideak emateko beharrezko urbanizazioa eginen da. Bertan 4 etxe-sail ireki eraikiko dira 550 etxebizitzatarako.
Bigarren eta hirugarren faseetan parkean barrena oinezkoendako pasealeku berri bat eraikiko da, harekin batera egoteko eta jolasteko hainbat eremu eta ureztatzeko sistemaz hornitutako berdeguneak. Parkoureta skate-pistak ere instalatuko dira, eta Iturriapurria erreka, Burlatarekin muga egiten duen hariztia eta ibaiertzeko zerrenda berreskuratuko dira. Eremu horren hegoaldean familia-baratzeak, emakidako baratzea, piknik-eremua eta zakurrak aske ibiltzeko eremua sortuko dira.
Laugarren faseak Artaxoa, Kaseda, Cintruénigo, Etxalar, Etxarri Aranatz, Espronceda zeharkalea, Ezkaba eta San Kristobal kaleak eta Erlojuaren eta Euskararen plazak hartzen ditu. Obrek honako hauek hartzen dituzte barne: eragindako kale eta plazetako zoladura erabat berritzea; etxe-sailetako bidegurutzeak berrantolatzea, sestra bereko eta beheratutako oinezkoen pasabideak sortuz; kaleen elkargune bat berrantolatzeko biribilgune bat eraikitzea; argiteria publiko berria instalatzea; sortu berriko eta finkatzen diren berdeguneetako lorezaintza-lanak; beharrezko ureztatze-sistema instalatzea; eta hiri-altzariak ordeztea.
GEHIENEKO AURREKONTUA: 9 milioi euro. (1.800.000 euro parkerako eta 6.900.000 urbanizaziorako).
OBREN ESLEIPENA: parkea Lacunza Hermanos enpresari eta urbanizazioa Excavaciones Fermín Osés eta Construcciones Mariezcurrena enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteari.

609356.205156934
4742593.34319759
N
30
¿Te ha sido útil esta página?