Otros datos
1 HEDAPEN-PLANA:
Enpresa operadoreek telekomunikazio-sare publikoak instalatzeko, aldez aurretik operadorearen «Hedapen Plan» bat onetsi behar da. Plan horren onespenak baldintza orokorrak jasoko ditu, jarduketa-eremuari eta gai tekniko orokorrei dagokienez, bai kanpoko fatxadetan bai barruko fatxadetan egindako jarduketetarako.
Hedapen Plana obra-lizentziaren eskaeraren bidez izapidetzen da (ikusi lotutako fitxa obren izapidetzea).
2 LUR PUBLIKOETAKO JARDUKETAK:
Lur publikoetan telekomunikazio-sareak egiteko obretarako, «zanga-lizentzia» eskatuko da, jarduketa mota horretarako jasotako baldintzekin, hurrengo estekan eskuragarri dauden eskaera-ereduen eta ziurtagirien arabera (ikusi lotutako fitxa zangen izapidetzea).
3 LUR ETA ERAIKIN PRIBATUETAKO JARDUKETAK:
Lur pribatuetan telekomunikazio-sareak egiteko obretarako, «obra-lizentzia» edo, hala badagokio, «erantzukizunpeko adierazpena» eskatuko da (ikusi lotutako fitxa obra-lizentzia), jarduketa mota horretarako jasotako baldintzekin, dagozkien eskaera-ereduen eta ziurtagirien arabera (ikusi lotutako fitxa obren izapidetzea).
Eraikin pribatuetan egiteko obretarako, «obra-lizentzia» edo, hala badagokio, «erantzukizunpeko adierazpena» eskatuko da, jarduketa mota horretarako jasotako baldintzekin, eskaera-ereduen eta ziurtagiri teknikoaren arabera (ikusi lotutako fitxa obren izapidetzea).
4 ANTENAK:
Telefonia mugikorreko antenak instalatzeko, «obren eta jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpena» aurkeztuko da, jarduketa mota horretarako jasotako baldintzekin, dagozkien eskaera-ereduen eta ziurtagirien arabera (ikusi lotutako fitxa obren izapidetzea).
Obrak amaitutakoan, «Irekitzeko Erantzukizunpeko Adierazpena» aurkeztu beharko da, jarduketa mota horretarako jasotako baldintzekin, dagozkien eskaera-ereduen eta ziurtagirien arabera (ikusi lotutako fitxa irekieren izapidetzea).
OHARRA: instalatu nahi den antenak Nafarroako Gobernuak onetsitako Azpiegituren Lurralde Planaren barruan egon beharko du.

¿Te ha sido útil esta página?