Iruñeko bandera

Iruñeko bandera
Otros datos
Hiriaren bandera eta armarria Karlos III.a Noblea erregeak zehaztu eta eman zituen, 1423ko irailaren 8an aldarrikatutako Batasunaren Pribilegioan.
Hasieran pentsatu zen banderaren kolorea arma heraldikoen eremuarena izan behar zela, hau da, urdina edo, nolanahi ere, urdina eta zuria. Urdina eta zuria izan ziren Iruñeko banderaren koloreak 1923ra arte; urte horretan, Burguen Batasunaren V. Mendeurrena ospatzean, bandera zuri-urdina oso hondatuta zegoela ikusi zen, eta Osoko Bilkurak bandera tafetan berdez egitea xedatu zuen. Handik denbora batera, Primo de Riveraren diktaduran, Udalak urdin eta zuri koloreak berrezarri zituen. Azkenik, 1930ean, berdea hartu zen ofizialki eta behin betiko Iruñeko banderaren koloretzat.
Nolanahi ere, inork ez daki ziur zergatik den berdea Iruñeko bandera. Ikertzaileek eta artxibozainek ez dute aurkitu Pribilegioak urdina izatea agintzen duen bandera berde bihurtu zuen erabakia.
¿Te ha sido útil esta página?