Entzierroari buruzko udal-ordenantza

Entzierroari buruzko udal-ordenantza
Otros datos
XEDEA: entzierroa arautzen duten xedapen orokorrak eta xedapen horiek ez betetzearen ondoriozko arau-hausteen eta zehapenen araubide juridikoa ezartzea.

ARAUAK:
Entzierroaren ibilbidea Santo Domingoko ukuiluetatik abiatuko da eta zezen-plazako ukuiluetan amaituko da.
Entzierroak 08:00etan hasiko dira.
Beti bete behar dira zaintzaz eta arautzeaz arduratzen diren langileen jarraibideak.
07:30etik aurrera korrikalariak baino ezin izanen dira ibilbidean egon.
Sarbideak ordu hori baino lehen itxi ahal izanen dituzte, korrikalari-kopurua dagoen espaziorako nahikoa dela uste badute.
Lasterketan parte hartzen duten guztiek bete beharko dituzte entzierroaren garapenean esku hartzen duten polizien eta teknikarien jarraibideak.
Hemezortzi urtetik beherakoek ezin izanen dute entzierroan parte hartu.
Tarte batzuetan dauden bi hesien arteko espazioan Iruñeko Udalak baimendutako langileak baino ezin izanen dira egon, eta une oro ikusgai eraman beharko dituzte dagokien identifikazioa eta baimena.
Entzierroak dirauen bitartean, espazio hori arrisku-egoeran babesa behar duten parte-hartzaileendako gordeta egonen da.
Entzierroaren ibilbidetik sarbidea duten ostalaritzako eta edozein merkataritza-jardueratako establezimenduek sarbide hori itxita eduki beharko dute 06:00etan.
Ibilbidera begira fatxada duen establezimendu batek ere ezin izanen du funtzionamenduan eduki ibilbidetik ikus daitekeen irudiak erreproduzitzeko pantailarik.
Egunkariak ibilbidetik sarbidea duten establezimenduetan soilik saldu ahal izanen dira; hustu beharreko eremuetan badaude, 07:00ak arte, eta korrikalariak egoten diren eremuetan badaude, 07:30 arte.
Entzierroaren ibilbideko atariek itxita egon beharko dute 07:30etik aurrera.
Ezin izanen da ibilbidearen garbiketa oztopatu.
Garbiketa-zerbitzua igaro ondoren, ezin izanen da zaborrik edo beirarik atera ibilbidera.
07:00etatik aurrera ezin izanen da musikarik igorri entzierroaren ibilbidera.

DEBEKUAK:
Ibilbidearen barruan edo kanpoan dauden fatxadetako elementuetara, hiri-altzarietara, zuhaitzetara, faroletara eta abarretara igotzea.
Entzierroaren ibilbidearen espazio horizontala, bertikala edo airekoa hartzen duten elementuak jartzea.
Ordenantza honek berariaz debekatzen dituen ibilbideko eremu eta tokietan kokatzea.
Segurtasun-indar eta -kidegoetako agenteek ezartzen dituzten hesiak edo mugak gainditzea.
Ibilbidean dauden eraikin eta lokaletako ateak eta atariak irekita edukitzea, horiek ixteko ezarritako orduen ondoren.
Ibilbidean egotea mozkortuta, drogen edo substantzia sorgorgarrien eraginpean edo gaitasun fisiko eta psikiko bete-betean egon gabe.
Lasterketaren garapen normala zailtzen edo eragozten duten jantziak erabiltzea edo korrika egiteko egokia ez den oinetakorik erabiltzea (takoi-zapatak, txankletak, sandaliak, eskalapoiak, etab.).
Entzierroaren ibilbidera objektuak botatzea garbitu ondoren.
Ordena egokirako desegokiak diren objektuak eramatea: motxilak, poltsak, botilak, edalontziak, makilak, argazkiedo bideo-kamerak, mikrofonoak, irudiak grabatzeko gailuak, etab.
Zezenengana edo haien atzetik korrika egitea, arrisku-egoerak sortuz.
Zezenak ukitzea edo haien arreta erakartzea, adarrei heltzea eta zezenak ukitzea, harrapaketaren bat saihesteko egiten denean izan ezik.
Ibilbidean gelditzea eta hesietan, oztopoetan edo atarietan geratzea, lasterketa zailduz.
Ibilbidean dauden txokoetan, angelu itsuetan edo etxebizitza nahiz establezimenduetako sarbide-atarietan egotea.
Irudia edo soinua grabatzeko edozein bitarteko erabiltzea, telefono mugikorrak barne, ibilbidearen edo erreserbatutako hesien barruan.
Entzierroaren espazioaren gainetik hegan egitea edozein motatako gailurekin.
Entzierroan parte hartzea mugitzeko edozein elementu mekaniko erabiliz (patinak, patineteak, bizikletak, etab.).
Suziriak, petardoak edo beste edozein gai pirotekniko botatzea.
Ikusleak ezin izanen dira bi hesien arteko espazioan kokatu.

ARAU-HAUSTEAK:

OSO ASTUNAK:
Patinekin, patineteekin, bizikletekin eta abarrekin parte hartzea, arriskua sortzen duen edozein jarrera izatea eta arau-hauste astunak behin eta berriro egitea.

ASTUNAK:
Espazioa hartzen duten elementuak jartzea, ibilbidean mozkortuta, drogen eraginpean eta abar egotea, entzierroaren ibilbidera objektuak botatzea, zezenengana edo haien atzetik korrika egitea, zezenak ukitzea edo haien arreta erakartzea, ibilbidean gelditzea, ibilbidearen barruan irudia edo soinua erreproduzitzeko edozein bitarteko erabiltzea, entzierroaren ibilbidearen gainetik hegan egiteko gailuak erabiltzea eta etxebizitzetako atarien ateak irekita edukitzea.

ARINAK:
Segurtasun-bermerik ematen ez duten elementuetara igotzea, ordenantza honek berariaz debekatzen dituen entzierroaren ibilbideko eremu eta tokietan kokatzea, zezenak atera aurretik txokoetan, angelu itsuetan edo sarbide-atarietan zain egotea, segurtasun-indar eta -kidegoetako agenteek ezarritako hesiak edo mugak gainditzea, jantzi edo oinetako desegokiak eramatea, motxilak, poltsak, botilak, edalontziak, argazkiedo bideo-kamerak, irudiak grabatzeko gailuak, mikrofonoak eta abar eramatea, ibilbidera musika igortzea, ibilbidea garbitzeko lanak oztopatzea, suziriak edo petardoak botatzea, artzainak, doblariak eta abar oztopatzea.

ZEHAPENAK: arau-hausteak martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legean, Nafarroako Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituenean, aurreikusitako isunekin zehatuko dira.

BON 123 de 25 de junio de 2014.
BON 130 04/07/14: 137/2014 ebazpena.

Documento

¿Te ha sido útil esta página?