Open Data - Iruñeko Udala

Open Data - Iruñeko Udala
Otros datos
Datuak irekitzea (Open Data), kasu honetan, Iruñeko Udalak duen informazioa formatu digital estandarizatu eta irekietan jartzea da.
Informazioa eskuratzea, copyrightaren, patenteen edo bestelako kontrol-mekanismoen murrizketarik gabe, berrerabilera sustatzeko.
Datu guztiak Creative Commons Aitortu (CC-by 3.0) lizentziaren baldintzapean argitaratzen dira. Lizentzia horrek aukera ematen du datuak kopiatu, banatu eta jendaurrean zabaltzeko; haien azterketaren edo ikerketaren ondoriozko lan eratorrien oinarri izateko; helburu komertzialetarako zein ez-komertzialetarako erabiltzeko; eta aldatu, eraldatu eta egokitzeko, aldaketa horiek jendaurrean ezagutarazita.

BALDINTZA OROKORRAK: edukia ez aldatzea, informazioaren esanahia ez desitxuratzea, iturria aipatzea eta azken eguneratzearen data adieraztea.

EDUKIA:
AURREKONTUA, HORNITZAILEAK, BIZTANLERIA, IBILGAILUAK, UDALAREN IBILGAILU-PARKEA, KONTRATUAK, HITZARMENAK, DIRULAGUNTZAK, TURISMO-DATUAK, APARKALEKUEN OKUPAZIOA, MAPAK, OBRA-LIZENTZIAK, SANFERMINAK
Aurrekontuaren jarraipenari buruzko agiriak, hainbat formatutan (CSV, PDF, XLS, XML), gastuen eta diru-sarreren datu eguneratuekin eta haien gauzatzeari buruzkoekin.
Udalaren hornitzaileen datuak.
Errolda-datuak, jatorriaren, sexuaren, titulazioaren eta auzoaren arabera, 2010etik 2015era.
Turismo-behatokiaren datuak, 2008tik 2014ra bitarteko bisitariei buruzko hainbat daturekin.
Iruñeko Udalak hainbat enpresa eta erakunderekin kudeatutako kontratuak, hitzarmenak eta dirulaguntzak.
Udalaren ibilgailu-parkearen datuak.
Iruñeko aparkalekuen okupazio-datuak, denbora errealean.
Iruñeko Udalak eta haren partaidetzako enpresek hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea.
Hiriko bidegorrien 2015eko mapak eta Iruñeko auzoen mapak.
1994tik gaur egunera emandako obra-lizentziak.
Sanferminetako kartel-lehiaketako kartel finalistak, 2008tik 2015era.
Sanferminetako entzierroetako korrikalarien datuak.
Hiriko ibilgailuen antzinatasunari buruzko datuak.
Iruñeko enpresen zerrenda.

Web

¿Te ha sido útil esta página?