Eremu publikoan terrazak eta merkataritzari zein ostalaritzari loturiko bestelako elementuak jartzea arautzen duen Ordenantza

Eremu publikoan terrazak eta merkataritzari zein ostalaritzari loturiko bestelako elementuak jartzea arautzen duen Ordenantza
Otros datos
XEDEA: Iruñeko udal-mugarteko eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari edo merkataritzari lotutako beste elementu batzuk instalatzea arautzea.
Udal-mugarteko jabari publikoko lursailen aprobetxamenduari aplikatu beharreko araubide juridikoa ezarri nahi da, ostalaritzako edo merkataritzako establezimenduetan egiten den jardueraren osagarri diren terrazekin edo beste elementu batzuekin aldi baterako okupatzearen bidez. Araua erabilera publikoko espazio guztietan aplikatuko da, haien titulartasuna publikoa edo pribatua izan.

BALDINTZAK:
Terrazak gehienez mahai bat eta lau aulkiko dentsitatea izan dezake 1,85 x 1,85 metroko modulu bakoitzeko.
Terrazak okupatutako eremu publikoko espazioa argi eta etengabe mugatuta egon beharko da, zehaztuko den seinaleztapen-sistema baten bidez, baimendutako azaleraren poligono mugatzailearen erpinetan jarritako pintura-markekin edo antzekoekin.

ORDUTEGIAK:
MAHAI ETA AULKI BAXUKO TERRAZAK:
Maiatzaren 1etik irailaren 30era, 09:00etatik 01:00etara (larunbat, igande eta jaiegunetan ordubete gehiago).
Urteko gainerako egunetan, 09:00etatik 00:00etara (larunbat, igande eta jaiegunetan bi ordu gehiago).
GAINERAKO TERRAZAK:
Astelehen, astearte, asteazken eta igandeetan, 09:00etatik 22:00etara.
Ostegun, ostiral, larunbat eta jaiegun-bezperetan, 09:00etatik 23:00etara (maiatzaren 1etik irailaren 30era, ordu 1 gehiago).

HASIERAKO ONESPENA: Udalaren Osoko Bilkurak, 2012ko azaroaren 16ko bilkuran.
BEHIN BETIKO ONESPENA: BON 17 de 25/01/2013.
ALDAKETA ETA BEHIN BETIKO ONESPENA: BON 116 de 06/06/2014, BON 105 del 02/06/2015.

Web

Documento

Fichier
Ordenanza172.72 Ko
¿Te ha sido útil esta página?