Iruñean bizi direnendako bizikleta-aparkalekuak Nbici udal-sarearen parte dira. Zure bizikleta uzteko espazio estaliak, seguruak eta babestuak dira.
Aparkalekuaren barruan beti plaza berean aparkatu behar duzu zure bizikleta. Plaza horrek identifikazio-zenbaki bat du. Beraz, plaza eta zenbaki horiek zuri esleituko zaizkizu.
Zure bizikleta behar adina denbora aparkatzen ahal duzu zure plazan.

Non:
Aparkalekuak hiriko auzoetan banatuta daude.
- Alde Zaharra. Descalzos kalea 23-27
- Alde Zaharra. San Anton kalea 7
- Arrosadia. Juan María Guelbenzu zeharkalea 8
- Zabalgunea. Tafalla zeharkalea
- Txantrea. Arriurdiñeta plaza
- Arrotxapea. Urzainki kalea 14
- Arrotxapea. Maiteminduen parkea
- Sanduzelai O-ko parkea
- San Jorge. Parque de la O
Tarifak:
Plazen urteko prezioa 12,48 €-tik 49,94 €-ra bitartekoa da.
Zure tarifa zein den jakin nahi baduzu, klik egin botoi honetan.
Baldintzak:
Aparkalekua dagoen auzoan erroldatuta egon behar duzu.

Nola eskatu zure plaza:
1. Deskargatu eskabidea egiteko dokumentua
2. Dokumentua erregistratu:
Internet bidez: Iruñeko Udalaren erregistro elektronikoan
Aurrez aurre: edozein udal-erregistrotan.
Argibide gehiago jasotzeko
- Deitu 948 420 974 telefonora
- Idatzi mezu bat movilidad@pamplona.es helbide elektronikora