Kirol Ari espazio berriak egunean 400 gaztetxo jasotzetik ia 3.000 hartzera pasa da zazpi egunetan, eta horrekin 140.000 parte-hartzaile izan dira festetako haurrentzako hiru guneetan

Kirol Ari espazio berriak egunean 400 gaztetxo jasotzetik ia 3.000 hartzera pasa da zazpi egunetan, eta horrekin 140.000 parte-hartzaile izan dira festetako haurrentzako hiru guneetan
Mankomunitateak eta Udalak jasotakoaren ia % 46 berreskuratu da, eta horrek aukera eman du auzoetan lan handiagoa egin ahal izateko

2018ko sanferminetako programa ofizialeko haurrentzako guneetara 140.000 lagun baino gehiago bertaratu dira dagoeneko. Hauek Festa Hauek! (Askatasun plaza) programa ezagunean 90.000 haurrek hartu dute parte, eta Birjolastun, Vistabella aldean dagoen birziklatutako elementuekin sortutako jolasetan, 40.000 izan dira. Gainera, kontuan hartu behar da 7an Birjolastu itxita egon zela, euria zela eta.

Eta kopuru horiei aurten gehitu behar zaizkie Kirol Ari gunekoak, hau da, Iruñeko Udalak kirol federazioekin elkarlanean Media Lunako lubanarroetan prestatu duen eskaintza berria. Uztailaren 12ra bitarte 10.080 txikik aukeratu dute leku hori bertan proposatutako jardueraren bat egiteko; modu progresiboan izan da, 7 bider baino gehiago handitu baita parte-hartzaileen kopurua uztailaren 6tik 12ra bitarte. Horrela, lehenengo egunean 400 parte-hartzaile izan ziren; 7an, 630; uztailaren 8an 1.000; 9an, 1.500; 10ean, 1.750; Haurren egunean, 1.850, eta atzo, 2.950.

Haurrentzako eremuetako parte-hartze datu hauek gaur ezagutu ditu Babes Zibileko Batzordeak. Batzorde hori erakundeen arteko organoa da, Nafarroako Gobernuaren eta Gobernuaren Ordezkaritzaren zerbitzu batzuk ere barne hartzen dituena, eta sanferminetako datuei buruzko informazio-iturri ofizial bakarra da. Bilera horretan zaborren gaikako sanferminetako bilketari buruzko informazioa ere eman da.

¿Te ha sido útil esta página?