16 urte baino gehiago edukita txikiei zuzendutako antzerki-testuak idazten dituztenek, izan horiek gaztelaniaz edo euskaraz, aukera daukate beren lanak aurkeztekoIruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak (NAEk) antolatzen duten HAaurrendako ntzerki-testuen Lehiaketara. Abuztuaren 14a da mugaeguna lanak aurkezteko, eta egile bakoitzak hiru testu aurkezten ahalko ditu, gaztelaniaz edo euskaraz, betiere jatorrizkoak eta argitaragabeak badira. Ezin izango da libreto bera bi modalitateetara aurkeztu, ezta jadanik estreinatu edo saritu diren gidoiak ere.
XXVII. edizio honetako irabazleentzako sariek aurreko edizioko diru-zuzkidura mantentzen dute, hau da, 2.500 euroko bi sari egongo dira, modalitate bakoitzerako bana. Saria ex-aequo emanez gero, modalitate horretan aukeratutako lanen egileen artean hainbanatuko da. Gainera, aukeratutako lanek, hasiera batean, taularatzeko aukera izango dute, saria noiz eman eta hurrengo urtean zehar.
Libretoak espazio bikoitzaz idatzita egon behar du, eta ezin du jo haurrei zuzendutako obren ohiko iraupena baino luzeago jo. Hiru ale igorriko dira, gutun-azal itxi batean eta izenorde batekin, Nafarroako Antzerki Eskolara (San Agustin k. 5, 31001, Iruña). Gutun-azal horren barruan beste gutun-azal bat sartuko da, eta bertan honako datu hauek: egilearen curriculum laburra, NANaren edo pasaportearen fotokopia eta aitorpen idatzia, non adieraziko baita aurkeztutako lana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo lehiaketatan saririk jaso. Gutun-azalaren kanpoaldean adierazi behar da honako lelo hau: "Haurrendako Antzerki Testuen XXVII. Lehiaketa".
Epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du, eta kategoria bakoitzeko epaimahaia -euskarazkoa eta gaztelaniazkoa- hiru pertsonek osatuko dute. Testuak aukeratzeko, besteak beste honako hauek hartuko dira kontuan: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea. Obraren ekoizpena garestiegia edo zailegia bada, antolakuntzak testua ez taularatzeko eskubidea hartzen du. Epaia irailean emango da.