Udalak haurrak zaintzeko zerbitzuan izena emateko epea irekiko du, maiatzaren 14tik 25era, udako oporretan familia eta lana bateragarri egiteko

Udalak haurrak zaintzeko zerbitzuan izena emateko epea irekiko du, maiatzaren 14tik 25era, udako oporretan familia eta lana bateragarri egiteko
Zerbitzua Patxi Larraintzar IPn emango da, uztailaren 2tik abuztuaren 31ra, eta aste osotarako eman beharko da izena, salbu eta sanferminetan, orduan aukera egongo baita izena emateko egun solteetarako.

Iruñeko Udalak maiatzaren 14tik 25era ezarri du epea izena emateko haurrak zaintzeko udako zerbitzuan, modu horretan bultzatuta familiako bizitza eta lana bateragarri egitea udako eskola-oporraldian zehar. Haurrak zaintzeko zerbitzua zuzenduta dago Iruñean erroldatutako 3 eta 11 urte bitarteko haurrei, betiere haien gurasoak goizez lanean ari badira zerbitzuko datetan. Zerbitzua uztailaren 2tik abuztuaren 31ra arte emango da, Patxi Larrainzar ikastetxe publikoan (Agur Maria zeharkalea, 3). Interesa duten pertsonek izena emateko fitxa deskargatzen ahalko dute www.pamplona.es webgunean, eta Udaleko edozein erregistrotan izena eman. Aste osorako eman beharko da izena, salbu eta sanferminetan, orduan aukera baitago izena emateko egun solteetarako. Argibide gehiago eskura daiteke Gizarte Ekintzako Alorrean eta 948420520 telefonoan.

Plazaren esleipena telefonoz edo posta elektronikoz baieztatuko da maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitarteko astean, eta ordaindu beharreko zenbatekoa eta ordainketa egiteko kontu zenbakiak adieraziko zaizkie onuradunei. Ordainketaren egizatagiriak aurkezteko mugaeguna ekainaren 8a izango da. Ordainketa justifikatu ezean, eskaera baliogabetuko da.

Taldeak adinen arabera osatuko dira, gaztelaniaz eta euskaraz, betiere gutxieneko haur kopuru bat baldin badago. Zerbitzua emango da 07:45etik 15:30era, baina aukeratu daitezke sartu eta irteteko orduak. 7:45etik 9:30era bitarte sartu behar da, eta irteera-orduari dagokionez, jantoki zerbitzua ez dutenek 13:30ean irtengo dira, eta bertan bazkaltzen dutenek, 14:30ean, 15:00etan edo 15:30ean, aukeran.

Diru-laguntza eta familia bakarreko bi adingabeendako deskontua eskuratzeko aukera

Honako hauek dira aste osoko zerbitzuaren prezioak: 45 euro -jantoki-zerbitzurik gabe- eta 85 euro -jantoki-zerbitzua barne-. Egun solteetarako izena emateagatik, 9 euro ordaindu beharko dira,jantoki-zerbitzurik gabe,eta 17 euro, jantoki-zerbitzuarekin. Uztailaren 2tik 5era eta abuztuaren 13tik 17ra bitarteko asteetan, 4 eguneko asteak direnez gero, prezioak honakoak izango dira: 36 euro -jantoki-zerbitzurik gabe- eta 68 euro -jantoki-zerbitzua barne-. Familia bereko bi adingabe edo gehiagorendako izena emanez gero,, % 10eko deskontua aplikatuko zaio osoko kuotari.

Halaber, diru-laguntza eskatzeko eskubidea izango dute errenta baxuak dituzten familia-unitateek, haien hileko errentek ez badituzte gainditzen 1.248, 1.411, 1.575 eta 1.745 euroak, bi, hiru, lau kide eta bost kide edo gehiagoko familia-unitateetan, hurrenez hurren. Hileko errenta-maila kalkulatzeko, diru-sarreretatik deskontatuko da etxebizitzaren alokairuaren edo hipotekaren kostuaren % 70.

Diru-laguntza eskatuz gero, izena emateko fitxarekin batera honako agiri hauen fotokopiak aurkeztu beharko dira: errentaren gaineko zergaren azken aitorpena edo Ogasunaren salbuespen-ziurtagiria; familia-liburua; lan-kontratua; familia-unitatearen azken hiru nominak; eta hileko ordaindu beharreko zenbatekoa adierazten duen alokairu-kontratua edo hipotekaren egiaztagiria. Banantze- edo dibortzio-kasuetan, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen fotokopia.

Haurrak zaintzeko zerbitzua, lana eta familia bateragarri egiteko udan

  • Norentzat: 3 eta 12 urte arteko adingabeentzat (Iruñean erroldatutakoek lehentasuna izango dute). Gaztelaniaz eta euskaraz, betiere taldeak egiteko gutxieneko kopuruak badaude.
  • Non: Patxi Larrainzar ikastetxe publikoa (Agur Maria zeharkalea, 3A)
  • Ordutegia: 07:45 - 15:30
  • Noiz: uztailak 2 - abuztuak 31. Aste osorako izen-ematea, salbu eta sanferminetan, orduan aukera baitago izena emateko egun solteetarako
  • Prezioak: Aste osoko zerbitzua: 45 euro -jantoki-zerbitzurik gabe- eta 85 euro -jantoki-zerbitzua barne-. Egun solteak: 9 euro -jantoki-zerbitzurik gabe- eta 17 euro -jantoki-zerbitzua barne-. Familia bereko bi adingabe edo gehiagorendako izena emanez gero, % 10 deskontatuko zaio osoko kuotari. Diru-laguntza eskatu daiteke.
  • Betekizunak: Iruñean erroldatuta egotea (edo gurasoak Iruñean lanean egotea) eta adingabearen arduradunak goizez lan egin behar izatea zerbitzua eskatzen den egunetan.
  • Izen-ematea: maiatzaren 14tik 25era, Udaleko edozein erregistrotan. Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean: Kondestablearen jauregia (Kale Nagusia, 2, beheko solairua). Erregistro osagarrietan: Descalzos kalea 72, 2. solairua; Iratxeko Monasterioaren kalea 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería kalea 40, behea; Eslava kalea 1, behea). Eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusitako beste edozeinetan.
¿Te ha sido útil esta página?