Horrela, Udalak bat egiten du nazioarteko sentsibilizazio-kanpainarekin, informazio-jardunaldi bat eta emakumeendako Bizieskola antolatuta
80 hamarkadaren erdialdetik aitzina, urtero, apirilaren 19an, Bizikletaren Mundu Eguna ospatzen da nazioartean, xede hartuta garraiobide horren erabilera sustatzea, ziklistek dituzten eskubideen gainean arreta deitzea eta azpimarratzea bizikleta erabiltzea onuragarria dela hala osasunerako nola mugikortasun jasangarrirako. Iruñeko Udalak bat egingo du ostegunean mundu mailako ekimenarekin, eta elkarbizitzaren aldeko kanpaina bat abiatu du, zeinak bizikleta azpimarratu nahi baitu ibilgailu gisa eta gainerako mugitzeko moduekin koexistitzen den garraiobide gisa. Bizikletek ez dute hegan egiten....oraingoz leloarekin azpimarratu nahi du, hain zuzen ere, mugitzeko modu guztiek espazio publikoa partekatu behar dutela. Baina kanpainak bizikleta jartzen du erdigunean, eta hirietako mugikortasuna eraldatzeko elementu gisa duen potentziala nabarmentzen du, liburuxkak dioen bezala "oinez edo bizikletaz mugitzen garenean Iruña hiri jasangarriagoa bihurtzen dugulako".
Iruñean, 2018ko apirilaren 17an