IrriZiklok Nafarroako Antzerki Eskola irriz beteko du asteazkenero, otsailaren 21ean hasi eta sei astez

IrriZiklok Nafarroako Antzerki Eskola irriz beteko du asteazkenero, otsailaren 21ean hasi eta sei astez
Udalak programatu dituen 7 ikuskizunetarako sarrerak eta abonamenduak salgai dira jada

Euskarazko umore zikloa berriz ere taula gainean izango da. Datorren astetik aurrera, asteazkenetan, irriendako gune bat egongo da Iruñeko Udalak antolatu duen IrriZikloaren edizio berriari esker. Nafarroako Antzerki Eskola, San Agustin kalean, 20:00etatik aurrera komedia, monologo, magia, antzerki, elkarrizketa eta bestelako ikuskizunen agertoki izango da, xede hartuta ikusleengan irria eragitea. Guztira 7 ikuskizun izango dira, eta sarrerak jada salgai daude, 3 euroan. Gainera, ziklo osoa ikusteko abonamenduak daude, 13 euroan. Saioetako bat Kondestable Civivoxean izango da, eta sarrera doan izango da.

Iruñeko Udaleko Herritarren Aferen Batzordeak gaur goizeko saioan ezagutu du IrriZikloko programazioa, otsailaren 21etik martxoaren 27ra egitekoa dena. Saio guztiak asteazkenetan izango dira, 20:00etan, bi ezik: otsailaren 23an, ostiralarekin, saioa Kondestable Civivoxeko areto gotikoan izango da, 19:30ean; eta azken saioa, zikloari buru emango diona, asteartean izango da, martxoaren 27an.

Zikloa otsailaren 21ean hasiko da, asteazkenarekin, ospitale psikiatriko bateko musika-aretoan. Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos aktore gipuzkoarrek musikari bat eta "musikak zorarazten duen" pertsona bat hezurmamituko dituzte Ni ala zu antzezlanean. Lehen aste honetan IrriZiklok saio gehigarri bat izango du ostiralean, Kondestable Civivoxeko areto gotikoan, irakasle, idazle, monologista irlandar, euskal hiztun, musikari eta abeslari Barry Manleyren eskutik (Barry Barrez). Manleyk From Cork to Kortezubi lanarekin emango die atsegin ikusleei.

Hurrengo saioa otsailaren 28an izango da, asteazkenarekin, Darío Fo eta Franca Rameren antzerkiarekin, Tartean Teatroa konpainiaren eskutik. Mikel Martínezek eta Irati Agirreazkuenagak Biba Voi! taularatuko dute. Hurrengo asteazkenean, martxoaren 7an, Txan magoaren txanda izango da, Inpernutik natorren artista bat naiz ni! ikuskizunarekin. Beatriz Egizabal eta Ana Labaka gipuzkoarren bertsoak eta monologoak izango dira hurrengo astean, Erradikalak gara obran.

Martxoaren 21ean, asteazkenarekin, saio bikoitza izango da. Itziar Saenz de Ojer pedagogo, sexologo, hezitzaile eta aktorea igoko da taula gainera lehenengo, Sexijentziak askatuz saioarekin. Zirika Zirkuseko Ainhoa Juanizek hartuko du gero lekukoa, Pantxika Lamur hezurmamituz Nik egin beharko & ko antzeztuko duelarik.

IrriZikloa martxoaren 27an amaituko da, asteartearekin, Txalo Produkzioak konpainiaren Etxeko saltsak lanarekin, Alan Ayckbournen Relatively speaking antzezlanean oinarritutako endredozko komedia. Taula gainean, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino.

Documentos adjuntos

Fichier