Krispilak - Txantreako herri-baratzea / Txantreako Hiri Baratza Krispilak

Krispilak - Txantreako herri-baratzea / Txantreako Hiri Baratza Krispilak
Otros datos
Krispilak ekimen komunitario gisa sortu zen, Txantrea auzoan hiri-ekologia eta espazio komunitario kohesionatu eta proaktiboak sustatzeko. Lau ardatz filosofikotan oinarritzen da: auzo-lan autogestionatua, jasangarritasuna, genero-ikuspegia eta hezkuntza ez-formala.

OSAERA: baratze emankor bat garatzeko zortzi baratze-sail, landare usaintsuen baratze-sail bat, baratze-sail txikiak, berotegi-hazitegi bat, fruitu gorrien zuhaixkak, laborantza-mahaiak, lore-zerrendak, bankuak integratuta dituzten egurrezko mahaidun askaldegi bat, pergola, Iruñerriko Mankomunitateak emandako konpost-ontzi bat eta tresnak eta lanabesak gordetzeko biltegi bat.

JARDUERAK: interesa duen edonork parte har dezake. Dinamika agroekologikoak, hiri-baratzea garbitzeko eta hobetzeko lanak barne; kontsumo arduratsuko praktikak lantzea; materialak berrerabiltzeko prestakuntza eta jarduera pedagogikoak; ikastaroak, lantegiak, foroak eta aldizkako bilerak; eta GKEekin eta erakunde komunitario eta sozialekin lankidetza.


KOKAPENA: El Vergel egoitzaren lorategian, Arantzadiko Inguruneko kalea 4.

EMAILA: krispilak@gmail.com

ORDUTEGIA:
Larunbatetan, 10:30etik 12:30era.
SANFERMINAK: itxita.

AZALERA: 1.000 metro koadro.

KUDEAKETA: Krispilak Elkartea.

PROIEKTUAREN HASIERA-DATA: 2016ko ekaina.
IREKITZE-DATA: 2018ko uztaila. El Vergelera lekualdatzea, 2025eko maiatza.

Web

¿Te ha sido útil esta página?