Iruñeko Haur eta Nerabeendako Plana

Iruñeko Haur eta Nerabeendako Plana
Otros datos
HELBURUA: gauzatzen ari diren ekintza guztiak eta 2023ko bigarren seihilekotik 2027ra bitartean bultzatu nahi diren beste ekintza berri batzuk bateratzea; ekimen horiek haur eta nerabeen eskubideak beren bizitzako esparru guztietan bermatzera bideratuta daude, eta haien garapen pertsonala eta soziala bilatzen dute, eskubideen ikuspegitik.

ILDO ESTRATEGIKOAK:
Baloratuak, errespetatuak eta bidezko tratua jasotzen dutenak izatea.
Bizitza publikoan haien iritziak, beharrak eta lehentasunak kontuan hartzea.
Kalitatezko oinarrizko gizarte-zerbitzuak eskuratu ahal izatea.
Ingurune seguru, babestu eta garbi batean bizitzea.
Familia-bizitzaz, jolasaz eta aisiaz gozatzeko aukerak izatea.
Iruña haurren eta nerabeen begiradatik berriz diseinatzea.

O.G. horietako bakoitzak bi helburu espezifiko (O.E.) ditu lotuta. O.E. horiek Haurren Hiri Lagun batek izan behar dituen hamabi osagaiei dagozkie. Guztira, UNICEFek hamazazpi osagai proposatzen ditu, eta Iruñeak hamabi aukeratu ditu lehentasunezko lan-ildo gisa. O.E. bakoitzak udal-alorrek identifikatutako ekintza batzuk ditu lotuta.

Web

Documento

File
¿Te ha sido útil esta página?