Biztanleria
Iruñeak 197.993 biztanle zituen 2014ko bukaeran. Horrek esan nahi du biztanle gutxiago zituela urtebete lehenago baino; beraz, biztanle-kopuruan ia geldialdia dago. Iruñeko biztanleriaren mugimendu naturala, hau da, jaiotzen eta heriotzen arteko aldea, oso txikia izan da azken urteotan, eta ia ez du eraginik biztanleen kopuru aldaketan. 2014an, 1.650 jaioberri izan ziren erroldan alta emanak, eta 1.849 baja emanak, heriotza dela-medio. Horrek esan nahi du lehendabiziko aldiz hazkunde begetatiboaren saldoa negatiboa izan dela Iruñean, hau da jende gutxiago jaio da hil baino. Iruñeko biztanlerian, sexuen arteko erlazioak egonkor dirau ohiko parametroen barruan, baina emakumeak gehixeago dira (% 52,4) gizonak baino (% 47,6).
Adin-multzo handietan, aldaketa txiki batzuk izan dira: 14 urtetik behekoen artean ia ez da aldaketarik aurreko urteen aldean; 15-64 urte bitartekoen multzoak pixkanaka egin du behera (1.000 lagun gutxiago, azken urtean), eta 65 urtetik gorakoen multzoak, berriz, gora egin du biztanleria osoaren % 21,6 hartuta.
Etorkinen etorrerak gorabehera (aintzat hartuta gehienak gazteak direla), gazteria-tasak (15-29 urte) beheranzko aldaketa txiki batzuk izan ditu. Gazteria-tasa pixka bat jaisteko arrazoia jaiotza-tasan beherakada handia izan zuten adin-kohorteen lerratzea izan da. Gutxitze horrek bi hamarkada iraun du, 1980tik 2000ra, eta gazteria-tasak ez du gaur egun berriz ere gora egiten, besteak beste, ekonomia-krisi larria eta biztanleriaren egitura bera direla medio. Mendekotasun-tasa ia bi puntu igo da azken urtean, % 54,7raino, eta goranzko erritmoa izan du serie osoan zehar.
Biztanleriaren egoera ezagutzeko beste adierazle garrantzitsu bat zahartze-indizea da, hau da, 65 urtetik gorakoen eta 15 urtetik beherakoen arteko proportzioa. Une hauetan, hauxe da aipatu indizea: 65 urtetik gorako 1,6 lagun 15 urtetik beheko adingabe bakoitzeko; indizeak hamarren bat egin du gora azken urtean. Laburbilduz, adinekoak adingabeak baino askoz gehiago dira, eta zenbakiek baieztatzen dute biztanleria gero eta gehiago zahartzen ari dela. Bitxikeria gisa, aurrekoa berreste aldera, esan daiteke ehun urtetik gorakoen kopurua handi samarra dela, 112 lagun guztira (iaz baino 20 gehiago), gehienbat, emakumeak.
Demografia-datuak labur aztertzen ari garen honetan, ezinbestekoa da immigrazioa berariaz aipatzea. Azken hamarkadan garrantzi handikoa izan da atzerritarren immigrazioa Espainian, Nafarroan, eta Iruñean ere bai. 2014ko abenduaren bukaeran, 20.746 atzerritar zeuden erroldaturik Iruñean, hau da, Iruñeko biztanleen % 10,5. Gure artean, 131 herrialdetako pertsonak bizi dira, eta haien artean nagusi dira Hego Amerikatik, Europako ekialdetik eta Afrikatik etorritakoak. 2014an, atzerritarren kopuruak berriz ere behera egin zuen 800 lagun inguru. Izan ere, batetik, nazionalizazioak nabarmen igo dira –1.366, 2014an–, eta bestetik, beste atzerritar batzuek alde egin dute beren jatorri-herrialdeetara edota Espainiako zein Europako beste eskualde batzuetara. Horrek ez du esan nahi etorkinen etorrera eten egin denik. Ziur aski herrialdea gogor jo duen egoera ekonomiko zaila ari da migrazio-prozesuari lotutako gertakari horiek guztiak baldintzatzen.
IRUÑEKO DEMOGRAFIA DATUAK, URTE BAKOITZEKO ABENDUAREN 31N
|
Adierazleak
|
2009
|
2010
|
2011
|
2012
|
2013
|
2014
|
|
Gizonak
|
95.183
% 47,9
|
94.903
% 47,8
|
95.153
% 47,8
|
94.568
% 47,7
|
94.495
% 47,7
|
94.328
% 47,6
|
|
Emakumeak
|
103.576
% 52,1
|
103.538
% 52,2
|
103.913
% 52,2
|
103.539
% 52,3
|
103.678
% 52,3
|
103.665
% 52,4
|
|
0 – 14 urte
|
27.313
% 13,74
|
27.447
% 13,83
|
27.732
% 13,94
|
27.479
% 13,87
|
27.578
% 13,90
|
27.265
% 13,8
|
|
15 – 64 urte
|
133.698
% 67,26
|
132.353
% 66,70
|
131.822
% 66,22
|
130.065
% 65,65
|
128.983
% 65,10
|
127.949
% 64,6
|
|
65 urtetik gora
|
37.748
% 19,00
|
38.641
% 19,47
|
39.512
% 19,85
|
40.563
% 20,47
|
41.612
% 21,00
|
42.779
% 21,6
|
|
Gazteria-tasa *
|
34.078
% 17,14
|
32.248
% 16,25
|
32.541
% 16,34
|
31.607
% 15,95
|
30.901
% 15,60
|
30.417
% 15,4
|
|
Mendekotasun-tasa **
|
% 48
|
% 50
|
% 51
|
% 52
|
% 53
|
% 54,7
|
|
Zahartze-indizea ***
|
1,38
|
1,40
|
1,42
|
1,47
|
1,50
|
1,6
|
|
Atzerritarrak
|
25.211
% 12,68
|
25.347
% 12,9
|
25.208
% 12,7
|
23.964
% 12,1
|
21.654
% 10,9
|
20.746
% 10,5
|
|
Biztanleria, guztira
|
198.759
|
198.441
|
199.066
|
198.107
|
198.173
|
197.993
|
Iturria: Biztanleen Udal Errolda. Egilea: Iruñeko Udaleko Soziologia Unitatea
* 15 eta 29 urte bitarteko biztanleen ehunekoa, biztanleria osoan
** 65 urtetik gorakoak + 14 urtetik beherakoak, 15 eta 64 urte bitartekoen aldean
*** 65 urtetik gorakoak, 14 urtetik beherakoen aldean
65 URTETIK GORAKOAK
|
Urtea
|
Gizonen %
|
Emakumeen %
|
GUZTIRA > 65
|
|
2006
|
39,6
|
60,4
|
35.837
|
|
2007
|
39,7
|
60,3
|
36.281
|
|
2008
|
40,2
|
59,8
|
37.176
|
|
2009
|
40,2
|
59,8
|
37.748
|
|
2010
|
40,3
|
59,7
|
38.641
|
|
2011
|
40,5
|
59,5
|
39.512
|
|
2012
|
40,7
|
59,3
|
40.563
|
|
2013
|
40,9
|
59,1
|
41.612
|
|
2014
|
41,1
|
58,9
|
42.779
|
100 urtetik gorakoak
|
Urtea
|
Gizonak
|
Emakumeak
|
Guztira
|
|
2006
|
22
|
93
|
115
|
|
2007
|
18
|
72
|
90
|
|
2008
|
9
|
56
|
65
|
|
2009
|
11
|
56
|
67
|
|
2010
|
9
|
57
|
66
|
|
2011
|
7
|
56
|
63
|
|
2012
|
15
|
77
|
92
|
|
2013
|
15
|
77
|
92
|
|
2014
|
16
|
96
|
112
|
Iruñeko biztanle guztiak adinaren eta sexuaren arabera banatuta (2014ko abendua)
|
ADINA
|
Gizonak
|
Gizonen %
|
Emakumeak
|
Emakumeen %
|
GUZTIRA
|
Guztizkoaren %
|
|
0 – 4 urte
|
4.365
|
4,6
|
4.175
|
4,0
|
8.540
|
4,3
|
|
5 – 9 urte
|
4.804
|
5,1
|
4.496
|
4,3
|
9.300
|
4,7
|
|
10 - 14 urte
|
4.871
|
5,2
|
4.554
|
4,4
|
9.425
|
4,8
|
|
15 – 19 urte
|
4.671
|
5,0
|
4.616
|
4,5
|
9.287
|
4,7
|
|
20 – 24 urte
|
4.963
|
5,3
|
4.927
|
4,8
|
9.890
|
5,0
|
|
25 – 29 urte
|
5.442
|
5,8
|
5.798
|
5,6
|
11.240
|
5,7
|
|
30 – 34 urte
|
6.660
|
7,1
|
6.691
|
6,5
|
13.351
|
6,7
|
|
35 – 39 urte
|
7.517
|
8,0
|
7.439
|
7,2
|
14.956
|
7,6
|
|
40 – 44 urte
|
7.783
|
8,3
|
7.640
|
7,4
|
15.423
|
7,8
|
|
45 – 49 urte
|
7.444
|
7,9
|
7.824
|
7,5
|
15.268
|
7,7
|
|
50 – 54 urte
|
6.960
|
7,4
|
7.314
|
7,1
|
14.274
|
7,2
|
|
55 – 59 urte
|
6.047
|
6,4
|
6.728
|
6,5
|
12.775
|
6,5
|
|
60 – 64 urte
|
5.221
|
5,5
|
6.264
|
6,0
|
11.485
|
5,8
|
|
65 – 69 urte
|
5.258
|
5,6
|
6.292
|
6,1
|
11.550
|
5,8
|
|
70 – 74 urte
|
4.275
|
4,5
|
5.323
|
5,1
|
9.598
|
4,8
|
|
75 – 79 urte
|
3.130
|
3,3
|
4.276
|
4,1
|
7.406
|
3,7
|
|
80-84 urte
|
2.720
|
2,9
|
4.245
|
4,1
|
6.965
|
3,5
|
|
85-89 urte
|
1.491
|
1,6
|
2.967
|
2,9
|
4.458
|
2,3
|
|
90-94 urte
|
575
|
0,6
|
1.543
|
1,5
|
2.118
|
1,1
|
|
95-99 urte
|
115
|
0,1
|
457
|
0,4
|
572
|
0,3
|
|
100 urtetik gora
|
16
|
0,0
|
96
|
0,1
|
112
|
0,1
|
|
GUZTIRA
|
94.328
|
100
|
103.665
|
100
|
197.993
|
100
|
|
47,6
|
|
52,4
|
|
100
|
|

