Iruñeak 198.107 biztanle zituen 2012ko bukaeran. Horrek esan nahi du 959 biztanle gutxiago zituela urtebete lehenago baino. Jaitsiera hori batez ere gertatu da jendea beste herri batzuetara bizitzera joan delako; Iruñerrira, bereziki. Baina batez ere atzerritarrak beren sorterrira itzuli direlako edota Espainiako edo atzerriko beste leku batzuetara joan direlako.
Iruñeko biztanleriaren mugimendu naturala, hau da, jaiotzen eta heriotzen arteko aldea, oso txikia izan da azken urteotan, eta ia ez du eraginik biztanleen kopuru aldaketan. 2012an, 1.771 jaiotza izan ziren, eta, heriotzak, berriz, 1.610 izan ziren. Hazkunde begetatiboa, beraz, hutsala izan zen.
Iruñeko biztanleriaren baitako sexuen arteko erlazioak egonkor dirau ohiko parametroen barruan, baina emakumeak gehixeago dira (% 52,3) gizonak baino (% 47,7). Nahiko egonkor dirau, baita ere, adin-talde handien arteko banaketak, aldaketa txikiak badira ere: 15-64 urtekoen taldea arian-arian ari da jaisten, eta gora doa, berriz, 65 urtetik gorakoen ehunekoa. 14 urtetik beherakoetan ia ez da aldaketarik gertatu.
Gazteria-tasak (15-29 urte) ez du aldaketa handirik izan azken urteotan, nahiz etorkin gehienak gazte diren. Gazteria-tasa aldaketarik gabe mantentzeko edo pixka bat jaisteko arrazoia jaiotza-tasan beherakada handia izan zuten adin-kohorteen lerratzea izan da. Izan ere, jaiotza-tasaren beherakadak bi hamarkada iraun zuen, 1980tik 2000ra. Eta, gaur egun, ez du gora egiten, besteak beste ekonomia-krisi larriak eta biztanleriaren egiturak berak eraginda.
Mendekotasun-tasa hamarren bat igo zen 2012an, % 0,52raino, eta ia erritmo berdina izan du serie osoan zehar. Biztanleriaren egoera ezagutzeko beste adierazle garrantzitsu bat zahartze-indizea dugu, horrek 65 urtetik gorakoen eta 15 urtetik beherakoen arteko proportzioa ezartzen baitu. Gaur egun, indize hori 65 urtetik gorako 1,47 lagun da 15 urtetik beherako lagun bakoitzeko. Laburbilduz, adinekoak haurrak baino gehiago dira, eta biztanleriak pixkanaka zahartzera jotzen du. Bitxikeria gisa esan daiteke ehun urtetik gorakoen kopurua handi samarra dela. 2012an, adibidez, 90 lagun ziren; gehienbat, emakumeak.
Demografia-datuak labur-labur aztertzerakoan, ezinbestekoa da immigrazioa aipatzea. Azken hamarkadan, etorkin asko etorri dira atzerritik Espainiara, Nafarroara, eta, horrenbestez, Iruñera ere. Orain, 23.964 atzerritar daude erroldaturik Iruñean, hau da, Iruñeko biztanleen % 12,6. Gure artean, 130 herrialdetako pertsonak bizi dira, eta haien artean nagusi dira Hego Amerikatik, Europako ekialdetik eta Afrikatik etorritakoak. 2012an, 1.244 lagunetan jaitsi zen lehen aldiz atzerritar kopurua; ziurrenik, ekonomia-krisiaren gogortasunak eta iraupen luzeak eraginda. Era berean, nabarmen egin zuen behera nazionalizazioen kopuruak; 1.600etik 800 ingurura, hain zuzen. Ziur aski herrialdea gogor jo duen egoera ekonomiko zaila ari da migrazio-prozesuari lotutako gertakari horiek guztiak baldintzatzen.
Iruñeko demografia-datuak, urte bakoitzeko abenduaren 31n
|
Adierazleak |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
Gizonak |
95.745 % 48,0 |
95.183 % 47,9 |
94.903 % 47,8 |
95.153 % 47,8 |
94.568 % 47,7 |
|
Emakumeak. |
103.779 % 52,0 |
103.576 % 52,1 |
103.538 % 52,2 |
103.913 % 52,2 |
103.539 % 52,3 |
|
Biztanleak: 0 – 14 urte
|
27.243 % 13,65 |
27.313 % 13,74 |
27.447 % 13,83 |
27.732 % 13,94 |
27.479 % 13,87 |
|
Biztanleak: 15 – 64 urte
|
135.105 % 67,71 |
133.698 % 67,26 |
132.353 % 66,70 |
131.822 % 66,22 |
130.065 % 65,65 |
|
Biztanleak: 65 urte gora
|
37.176 % 18,64 |
37.748 % 19,00 |
38.641 % 19,47 |
39.512 % 19,85 |
40.563 % 20,47 |
|
Gazteria-tasa * |
35.089 % 17,58 |
34.078 % 17,14 |
32.248 % 16,25 |
32.541 % 16,34 |
31.607 % 15,95 |
|
Mendekotasun-tasa ** |
0,47 |
0,48 |
0.50 |
0,51 |
0,52 |
|
Zahartze-indizea *** |
1,36 |
1,38 |
1,40 |
1,42 |
1,47 |
|
Atzerritarrak
|
25.004 % 12,53 |
25.211 % 12,68 |
25.347 % 12,9 |
25.208 % 12,7 |
23.964 % 12,1 |
|
Biztanleria, guztira |
199.524 |
198.759 |
198.441 |
199.066 |
198.107 |
Iturria: Biztanleen Udal Errolda. Nork egina: Soziologia Unitatea
* 15 eta 29 urte bitarteko biztanleen ehunekoa, biztanleria osoan
** 65 urtetik gorakoak + 14 urtetik beherakoak, 15 eta 64 urte bitartekoen aldean
*** 65 urtetik gorakoak, 14 urtetik beherakoen aldean
65 urtetik gorakoak
|
Urtea |
Gizonak % |
Emakumeak % |
GUZTIRA > 65 |
|
2005 |
39,5 |
60,5 |
35.444 |
|
2006 |
39,6 |
60,4 |
35.837 |
|
2007 |
39,7 |
60,3 |
36.281 |
|
2008 |
40,2 |
59,8 |
37.176 |
|
2009 |
40,2 |
59,8 |
37.748 |
|
2010 |
40,3 |
59,7 |
38.641 |
|
2011 |
40,5 |
59,5 |
39.512 |
|
2012 |
40,7 |
59.3 |
40.563 |
100 urtetik gorakoak
|
Urtea |
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
|
2005 |
30 |
134 |
164 |
|
2006 |
22 |
93 |
115 |
|
2007 |
18 |
72 |
90 |
|
2008 |
9 |
56 |
65 |
|
2009 |
11 |
56 |
67 |
|
2010 |
9 |
57 |
66 |
|
2011 |
7 |
56 |
63 |
|
2012 |
15 |
77 |
92 |
Iruñeko biztanle guztiak adinaren eta sexuaren arabera banatuak (2012ko abendua)
|
ADIN-TALDEA |
Gizonak |
Gizonen % |
Emakumeak |
Emakumeen % |
GUZTIRA |
Guztizkoaren % |
|
0 – 4 urte |
4.791 |
5,0662 |
4.417 |
4,266 |
9.208 |
4,648 |
|
5 – 9 urte |
4.820 |
5,0969 |
4.493 |
4,3394 |
9.313 |
4,701 |
|
10 - 14 urte |
4.537 |
4,7976 |
4.421 |
4,2699 |
8.958 |
4,5218 |
|
18 – 19 urte |
4.700 |
4,97 |
4.473 |
4,3201 |
9.173 |
4,6303 |
|
20 – 24 urte |
5.006 |
5,2935 |
5.153 |
4,9769 |
10.159 |
5,128 |
|
25 – 29 urte |
6.055 |
6,4028 |
6.220 |
6,0074 |
12.275 |
6,1961 |
|
30 – 34 urte |
7.475 |
7,9044 |
7.180 |
6,9346 |
14.655 |
7,3975 |
|
35 – 39 urte |
7.857 |
8,3083 |
7.752 |
7,487 |
15.609 |
7,8791 |
|
40 – 44 urte |
7.823 |
8,2724 |
7.764 |
7,4986 |
15.587 |
7,868 |
|
45 – 49 urte |
7.412 |
7,8377 |
7.689 |
7,4262 |
15.101 |
7,6226 |
|
50 – 54 urte |
6.503 |
6,8765 |
7.029 |
6,7887 |
13.532 |
6,8307 |
|
55 – 59 urte |
5.628 |
5,9513 |
6.553 |
6,329 |
12.181 |
6,1487 |
|
60 – 64 urte |
5.462 |
5,7757 |
6.331 |
6,1146 |
11.793 |
5,9528 |
|
65 – 69 urte |
5.004 |
5,2914 |
6.143 |
5,933 |
11.147 |
5,6268 |
|
70 – 74 urte |
3.717 |
3,9305 |
4.579 |
4,4225 |
8.296 |
4,1876 |
|
75 – 79 urte |
3.382 |
3,5763 |
4.574 |
4,4177 |
7.956 |
4,016 |
|
80 - 84 urte |
2.522 |
2,6669 |
4.081 |
3,9415 |
6.603 |
3,333 |
|
85 - 90 |
1.291 |
1,3652 |
2.833 |
2,7362 |
4.124 |
2,0817 |
|
90 - 94 urte |
476 |
0,5033 |
1.355 |
1,3087 |
1.831 |
0,9242 |
|
95-99 urte |
92 |
0,0973 |
422 |
0,4076 |
514 |
0,2595 |
|
99 urtetik gora |
15 |
0,0159 |
77 |
0,0744 |
92 |
0,0464 |
|
GUZTIRA |
94.568 |
100 |
103.539 |
100 |
198.107 |
100 |
|
|
% 47,7 |
|
% 52,3 |
|
% 100 |
|
Iturria: Biztanleen Udal Errolda. Nork egina: Soziologia Unitatea


