Energia Trantsiziorako Estrategia
Aurrekontua: - €
Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia
Posta-kodea: Guztiak
Egungo egoera, energiaz eta ingurumenaz bezainbatean, kritikoa da ; izan ere, klima-konpromisoak bete behar dira eta aukera paregabea dago aldaketa garrantzitsuak izaten ari diren energiaren sektorean. Energia berriztagarrien ekoizpen banatuaren garapena, xedezko erabiltzaileen parte-hartzea energia-sorreran, garraioaren elektrifikazioa, energia-sektorearen digitalizazioa... Horiek guztiek agertoki berri bat ikusarazten dute, eta Iruñeko Udaleko Energia Agentziak egoera honetaz baliatu nahi du eta Udala zein Iruñeko hiria jarri Trantsizio honen burualdean. 2019an, oinarriak ezarri dira 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategia garatzeko. Eta lan horiek Iruñeko 2030 Hiri Plan Estrategikoaren barruan txertatzen dira; ia esan genezake estrategia horrek hornitu beharko lukeela edukiez 1. dimentsioa (Iruña berdea, ekologikoa eta klimarekin engaiatua), bereziki haren 2. ildoa (Klimarekin engaiatuak eta Energia Trantsizioa) eta 3. ildoa (Iruña naturazalea, ekologiko eta arduratsua). Dena dela, ezin dugu kontuan hartu gabe utzi Energia Trantsizioak inpaktua eduki dezakeela bai beste ekintza-ildo batzuetan bai Iruñeak 2030erako jarrita dituen Garapen Jasangarriko helburu askotan.