Iruñeko Udaleko Energia Agentzia

Iruñeko Udaleko Energia Agentzia

Aurrekontua: - €

Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia

Posta-kodea: Guztiak

2019an, aldaketa batzuk egin dira Iruñeko Udaleko Energia Agentzian, eta jatorrizko izena berreskuratu du. Udala eta energia ikuspuntu holistikoago batetik hartuta, aurtengo urtea oso garrantzitsua izan da Agentziaren jardunean. Udalaren Energia Kudeaketa eta hiriaren eskaria hartu behar dira bereziki kontuan, klima-larrialdia deklaratu eta 2030eko Garapen Jasangarrirako helburuak babestu diren urte batean. Bi jarduketa-ildo operatibo azpimarratzen ahal ditugu 2019rako, datozen urteetan ere segida izanen dutenak (Udalaren Energia Kudeaketa eta Energia berriztagarriaren sorrera), eta jarduketa-ildo nagusi bat, Estrategikoa. Hiriko Energia Diagnostikoa egin dugu eta oinarriak ezarri 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategia 2020an garatzeko. Eta hori dena egin da beste zenbait esparrutan garatzen ari ziren jarduna eten gabe: hortaz, segitu dute barne aholkularitza eta herritarrendako aholkularitza ematen, eta parte hartzen hala energiari buruzko hirien sareetan nola europar proiektuetan, zenbait ekitalditan eta sentsibilizazio-jardunaldietan. Jarduera hori egiteko, honako aurrekontua xedatu eta azkenik erabili da:

Iruñeko Udaleko Energia Agentzia

Kontabilizatutako diru-sarrerak jatorri ezberdinetakoak dira:

• Udalaren instalazio fotovoltaikoek sortutako energiaren salmenta.

• Modalitate honetan legalizatutako FV instalazioetan zuzeneko autokontsumoen bidez aurreztutako energia.

• Proiektu europarrak. Kontuan hartzen dira hala finantzatutako langile-orduak nola instalazioetan egindako inbertsioak.

Iruñeko Udaleko Energia Agentzia
FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >