2026ko Hauteskunde Orokorrak - Hauteskunde-mahaira mahaiburu edo mahaikide gisa aritzera joan ezina

2026ko Hauteskunde Orokorrak - Hauteskunde-mahaira mahaiburu edo mahaikide gisa aritzera joan ezina
Otros datos
Pertsona bat mahaikide izendatu badute eta ezin badu bere eginkizuna betetzera joan, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari jakinarazi behar dio 7 egun naturaleko epean, NANa, zitazioa eta ezintasunaren egiaztagiria aurkeztuta.
Bigarren zozketan izendatu dituztenek eta hauteskunde-mahaira joaterik ez dutenek Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari jakinarazi behar diote 48 orduko epean, zitazioa eta ezintasunaren egiaztagiria aurkeztuta.
Eragozpena epe horiek igaro ondoren sortzen bada, Batzordeari berehala jakinarazi behar zaio, eta betiere mahaia eratzeko ordua baino lehen.
Izendatutako 65 urtetik gorakoek uko egiten ahal diote jakinarazpena jaso eta 7 egun naturaleko epean, jatorrizko NANa eta fotokopia aurkeztuta.

AGIRIAK AURKEZTEKO MODUA:
Hauteskunde-mahaiko kide gisa joan ezin izateagatik errekurtsoa aurkezteko bi bide daude:
Aurrez aurre, Elio Epailearen plaza 1eko beheko solairuan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Telematikoki, http://www.mesaselectorales.es webgunean, ziurtagiri elektronikoarekin edo Cl@ve iraunkorrarekin.
Argibide gehiago Hauteskunde Batzordearen telefonoetan: 848-424137, 848-424138 eta 848-424000.

Web

¿Te ha sido útil esta página?